Zorrotzako Udal Kiroldegian izango da Atletismoaren Nazioarteko Bilkura

uriola.eus 2023ko uzt. 10a, 18:09
Atletismoaren Nazioarteko Bilkuraren XVIII. edizioa. Argazkia: Bilboko Udala.

Bertan, goi-mailako atletak izango dira World Athletics-eko egutegiaren parte den lehiaketan parte hartzeko.

Zorrotzako Udal Kiroldegian Atletismoaren Nazioarteko Bilkuraren XVIII. edizioa egingo da, uztailaren 12an. Proba hau, World Athletics-en egutegiaren barruan kokatu dago eta munduko hainbat herrialdetako 400 kirolari inguruk parte hartuko du.

Elite atletei zuzendutako probak 17:00etatik 19:50era bitartean egingo dira. Horrekin batera, haurrentzako probak eta proba paralinpikoak ere izango dira.

Atletismo ekitaldia ikusteko sarrerak doakoak izango dira.