Atxilotu bat izan da goizeko anbulantzietako greban

uriola.eus 2023ko urr. 10a, 14:00
Argazkia: LAB Bilbo

Ertzainza manifestariekin oldartu da eta atxilotu bat izan da esasun garraioaren langileen aldeko elkarretaratzean.

Osakidetzaren garraio langileen bigarren greba eguna da gaurkoa, lan-baldintzak hobetzeko patronalaren negoziazioen blokeoari amaiera emateko asmoz deituta, langileek piketeak antolatu dituzte Araban eta Bizkaian La Pau enpresaren kotxeretan, Zorrotzan kokatua azken hau. Ertzaintza piketeko kideen aurka oldartu da, langile batzuk indarrez azpiratuz, eta pertsona bat atxilotu dute, gainerako langileei mehatxu eginez: “joaten bazarete aske joango da, bestela atxilotu egingo dugu”.

Sindikatuek prentsa ohar bat plazaratu dute gertaera hauen eta patronalaren zein Eusko Jaurlaritzaren sindikatuen aurkako adierazpenei erantzuten. Piketeei gutxieneko zerbitzuetako anbulantziak irtetea areagotzi dutela aurpegiratu die, baina sindikatuek argi utzi nahi izan dute ez dela halakorik gertatu, gutxieneko zerbitzuak bermatu dituztela, greba-batzordeak adostu baino 6 anbulantzia gehiago ateratzea ahalbidetuz gainera; eta irteten utzi ez dieten anbulantziak La Pau enpresa pribatuarenak direla, batzordearen baldintzen gainetiko anbulantziak atera nahi zituztelako. Sindikatuek gainera indarkeria-ekintzak sustatu izanaren salaketei musin egin die, indarkeria sustatzen zuten bideorik egin ez dutela esanez, eta, gainera, piketeen jarrera guztiz eredugarria izan dela azalduz.

Bihar ere greban jarraituko dute EAEko garraio sanitarioaren langileek, lan-baldintzen negoziazioa ezinbestekoa dela diruditzen zaielako, enpresen finantziazioa %30ean igo bada ere, langileen eros-ahalmena %12 jaitsi baita.