Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket-Coosur Real Betis partidarako

Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket-Coosur Real Betis partidarako

EH Bilduk Bilboko Udalaren eskutik, 2 sarrera bikoitz eskuratu ditu larunbatean, abenduak 21, 18:00ean Coosur Real Betis taldearen aurka Bilbao Basketek jokatuko duen partidarako.

Beste batzuetan egin bezala, oraingoan ere sarrera hauei uko egin die EH Bilduk, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.