Eskuratu bi sarrera 'Dabilen harriari so' ikusteko

Eskuratu bi sarrera 'Dabilen harriari so' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Asteazkenean, Kafe Antzokian, Dabilen Harriari So. Azukre Koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.

Ruper Ordorikak “azukre koxkorrak” eman zien izen kantuen bertsioei. Orain, oñatiarraren kantuak hartu eta azukre koxkor bihurtuko dituzte euskal musika unibertsoko hainbat izarrek. Gau festa izango da. Lagunen hitzordu gozoa. Gure bizitzaren soinu banda osatu duten kantuen bilduma. Bihotz begiz jo ditugun poema musikatuen gau-jaia. Zainduko dugu maite dugun hori.

Ken Zazpi + MICE + Petti & Balerdi Balerdi + Ixiar Oreja + Mikel Uraken + Bernardo Atxaga + Fermin Etxegoien

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.