Emakume bat zendu da Plaza Biribilean autobus batek harrapatuta

uriola.eus 2015ko urr. 6a, 17:13

43 urteko emakumeak konortea galdu, eta errepidera erortzean autobus batek harrapatu du atzeko gurpilekin. Ezbeharra Plaza Biribileko autobus geltoki baten ondoan gertatu da.

Udalaren arabera, hildakoa Getxon bizi baina Herbehereetakoa den 43 urteko emakume bat da. Goizeko 08:36 aldera, konortea galdu du Plaza Biribileko autobus geltoki baten ondoan eta errepidera erori da. Momentu horretan, geralekutik igarotzen zebilen 3151 lineako Bizkaibusak, atzeko gurpilekin harrapatu eta bertan zendu da emakumea.

Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa zabaldu du harrapaketa argitzeko.