2024/02/18 19:30

Dantzaldia

"Txalaparta" Kukai dantza eta Jesús Rubio

"Txalaparta" Kukai dantza eta Jesús Rubio
Arriaga Antzokia, Bilbo

Zer da txalaparta? Txalaparta entzutea da, partekatzea, transmisioa, topaketa, norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea… Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Jesús Rubio koreografoarekin elkarlanean egindako piezak gorputzarekin harremanetan sartzen den  instrumentua ulertzeko modu bat erakusten du, indibiduala dena kolektibo bilakatzeko bidea. Gorputzean instalatuta dugun memoriak gure egungo izaerarekin duen harremanari begiratzen dio.

Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

 

Arriaga antzokian, otsailaren 18an, 19:30etan

Sarrerak 21€