Olentzero 2014

Abusuko Olentzerok umeen gutunak jasoko ditu ohi bezala

uriola.eus 2014ko abe. 21a, 20:00

Buia auzoko kalejira txikian parte hartu ostean jaitsiko da Abusu-La Peñara Olentzero abenduaren 24an.

10:00etan abiatuko da Buiatik, 11:00etan Olatxun egongo da, 12:00etan La Campan agertzeko. Ibilbide luzea du Abusu-La Peñako Olentzerok. Amaieran, abusutarren gutunak jasoko dituzte.

Protagonista nagusia Olentzero izango den arren, bestelako ekimenak ere izango dira, besteak beste, Gargantua, tailerrak, puzgarriak, Abusutarrak abesbatza eta dantza-saioak.

Eguraldi oso txarra eginez gero, 12:00etan eskoletan elkartuko dira Olentzero eta Mari Domingi umeekin.

 

http://www.auzotarrok.net/