Bertso maratoia Abusun

uriola.eus 2022ko ots. 11a, 10:55

Maiatzean Abusun egingo den ibilaldiaren harira, Bertso maratoia prestatu du ikastolak larunbat honetarako. 09:00etatik-21:00etara izango da eta 50 lagun inguru ibiliko dira 10-80 urte artekoak. 

Oraindik hiru hilabete falta dira 2022ko Ibilaldirako, baina ekintzak prestatzen hasi dira jada. Otsailak 12an, bihar, Bertso Maratoiaren txanda izango da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lagunduta, bertsolari, gaijartzaile, epaile eta zalegoen eskutik dabiltzan "ekosistema anitz" horren harriari eragingo diote. 

42.195 segundotan zehar, maratoiak dituen metro berdinak, bertso jarrietan edo trikiz lagundutako koplatan ibiliko dira bertsolariak. Bestalde, euskalgintzaren ekosistemak bizi duen etengabeko "berrikuntza, sorkuntza eta eraldaketa" horren sustatzaile nagusietako den Xabier Amurizak hartuko du parte eguerdi aldera. 

Bilbo hiria irratia izango da laguntzaile eta kultura@ibilaldia.ikastola.eus helbidean izena emateko aukera egongo da.