'Udaberrian eszena kalera' ekimenak Bilboko auzoetara hurbilduko du kale-artea

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Datorren maiatzaren 1ean, Udalak 'Udaberrian Eszena Kalera' programa jarriko du abian. Ekimen honek Euskal Herriko kale-arteen zirkuitu handiena eramango du barruti guztietara eta bertan, 18 euskal taldek hartuko dute parte. Ia 50 ikuskizun dira (euskaraz, erdaraz eta testurik gabe), zirku garaikide, clown, magia edo antzerkiaren arlokoak.

Bideoarteko eta sorkuntza digitaleko programea sortu dau Bilboko Arte Eder Museoak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

BBVA Fundazinoagaz lankidetzan eratu da proiektu barria. Beatriz Caravaggioren Different trains obrea ikusgai egongo da museoan, egitasmoari ekiteko.

'Tribuaren Berbak' saioan oinarritutako unitate didaktikoa aurkeztuko dute Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

'Tribuaren Berbak' saioan oinarritutako unitate didaktikoa aurkeztuko dute Euskararen Etxean

ETB1eko Tribuaren Berbak saioan oinarrituriko Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz sekuentzia didaktikoen aurkezpena egingo dute gaur Euskararen Etxean.

Espazioarekin amets egiten duten amateurrak

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Amateurs in espace film daniarra eskainiko du Zinebik Hileko Dokumentala programaren baitan gaur 20:00etan, Multicine 7 aretoan. Kristian eta Peter ingeniariek espaziora bidaiatzeko duten ametsa egi bihurtzeko egiten duten ibilbidea erakusten du dokumentalak. 

Mendelssohn eta Straussen obrak interpretatuko ditu Udal Musika Bandak, besteak beste

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Mendelssohn eta Straussen obrak interpretatuko ditu Udal Musika Bandak, besteak beste

Sarrikoko Juan Crisostomo de Arriagako Kontserbatorioan BMB Ensembles zikloko (Musika historikoa Bandarentzat) bigarren eta azkeneko kontzertua eskainiko du gaur Udal Musika Bandak. Bi menderen arteko bidaia II izena duen emanaldia, 19:00etan hasiko da eta Pascual-Vilaplanak jardungo du zuzendari gisa. Sarrera doakoa izango da. Udal Musika Bandak 'BMB Ensembles' zikloaren azkeneko kontzertua eskainiko du

Gernikarako opera bat

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Gernikarako opera bat

1937ko bonbardaketaren 80. urteurren egunean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Francisco Escudero konposatzailearen Gernika azken operaren eszena batzuk berreskuratuko ditu gaur Euskalduna Jauregian 20:00etatik aurrera.

Egitarau zabalarekin abitu da Gutun Zuria

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Egitarau zabalarekin abitu da Gutun Zuria

Azkuna Zentroak antolatzen duen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da, Gutun Zuriarena. Aurten, hamargarren edizioa izango du atzotik, apirilaren 25etik maiatzaren 1era ospatuko den literatura-bilera honek. Idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.

Gloria Fuertes idazlearen omenezko poesia ikuskizuna jasoko du Bidebarrietak ostiralean

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Gloria Fuertes idazlearen omenezko poesia ikuskizuna jasoko du Bidebarrietak ostiralean

Bidebarrieta Kulturguneak, poesia ikuskizuna jasoko du datorren ostiralean, arratsaldeko 19:30etik aurrera Poetalia elkartearekin, Gloria Fuertes idazle madrildarra omentzeko, jaio zenetik ehun urte betetzen direnean.

Andeetako bi hizkuntzari eutsi guran

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Arnasa txikituak dokumentalaren proiekzioa eskainiko dute gaur Euskararen Etxean. Emanaldi hau Filmateka programaren barruan antolatu dute eta bertan, filmaren egileak, Sara Mijangos, Nagore Olmos eta Igone Cerio, izango dira. Egileek dokumentalaren sormenari buruzko bitxikeriak kontatuko dituzte, eta ikusleekin solasaldian ibiliko dira. 

Aitor Etxebarriak 'Markak' diskoa aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Hannot Mintegiak zuzendutako Markak dokumentalaren soinu bandea jaso dau Etxebarriak biniloan. Udan zuzeneko emonaldi batzuk antolatu ditu, diskoa aurkezteko. (Arg. Gotzon Barandiaran)

Gutun Zuria: hamargarren literatura eta sokuntza-bilera

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Azkuna Zentroak antolatzen duen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da, Gutun Zuriarena. Aurten, hamargarren edizioa izango du literatura-bilera honek, eta idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.

Gernika 80 urte geroago

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Gernika 80 urte geroago

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean.

Euskal ikus-entzunezkoan emakumezkoak

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Euskal ikus-entzunezkoan emakumezkoak

"Ikusgarritasun falta ala autozentsura" galderari erantzungo dio Miren Manias zinegile eta ikerlari oñatiarrak gaur, hilak 25, Bizkaiko Foru Liburutegian eskaniko duen hitzaldian. 

Bidebarrietak Lutoslawski laukotearen kontzertua jasoko du gaur

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Bidebarrietak Lutoslawski laukotearen kontzertua jasoko du gaur

Madrilen dagoen Poloniako Kultura Institutuaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia gaur, asteartea, apirilak 25, arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. Ezin izango da inor sartu kontzertua hasi ondoren.

Aitzol Aramaio gogoratuko du FAS zineklubak 'Sipo Phantasma' eta 'Mara Mara' filmekin

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Koldo Almandozen Sipo phantasma film luzea proiektauko dabe Indautxuko Karmen aretoan gaur 19:45ean, V. Aitzol Aramaio Oroimenean lelodun saioan. Horretaz gainera, David Aguilar zinegileak filmatutako Mara Mara lana ere pantailaratuko dabe. 

Arriagak 'L’Orfeo' lanaren muntaketa eguneratua ekoiztu eta eramango du eszenara

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Arriagak 'L’Orfeo' lanaren muntaketa eguneratua ekoiztu eta eramango du eszenara

Arriaga Antzokia buru belarri ari da jadanik denboraldi honetako ekoizpen propio handian lanean. Claudio Monteverdi (1567-1643) konposatzaile italiarraren pieza nagusia, L’Orfeo, historiako lehenengo operatzat hartzen dena, eszenara eramango duen lana da. Ikuskizun berria, Monteverdiren jaiotzaren 450. urteurrenarekin bat etorriz Arriagak aurten bultzatu dituenen arteko garrantzitsuena, maiatzaren 5ean eta 6an (ostiralean eta larunbatean) estreinatuko da Arriagan, arratsaldeko 20:00etan hasiko diren bi emanalditan.

Pre-Fant BBK Aretora, Bidebarrietara eta Guggenheimera helduko da gaur

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Pre-Fant BBK Aretora, Bidebarrietara eta Guggenheimera helduko da gaur

Maiatzaren 5etik 12ra egingo den Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Fant 22k aurretiazko zenbait jarduera aurkeztuko ditu aurtengo edizioan ere –gehienak doakoak– gaurtik, apirilaren 24tik 28ra, Kale Nagusiko BBK Aretoan, Bidebarrietako Liburutegian eta Guggenheim Museoan. Pre-Fantek Sitges Tour a Contracorriente esperientzia programatu du berriro ere edizio honetan, Kataluniako zinemaldiko azken edizioan parte hartu duten bost filmen aukeraketarekin. Amaitzeko, DJ Carlos Bayonak saioa eskainiko du Art After Darken barruan. 

Joseba Sarrionandiaren poemakaz gogoratuko dabe Bilbon Liburuaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Gaur, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren biharamunean, astelehena, ekitaldi berezia antolatu dau Bilboko Udalak Bidebarrieta kulturgunean.

Oreka

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Oreka

Opor txiki hauek joan dira, eta eurekin gure neke eta antsietate guztia joan dela sinetsi nahi dugu. Behintzat, Aste Santu honetan otoitz egin dugu batzuk horrela izan dadin. Orain zentratu eta pilak jartzeko garaia da, ​‘orain edo inoiz ez’ famatua. Baina hala bada ere, edukiko ditugu tartetxo batzuk gozatzeko ere. Gozatzeko... musikaz, lagunetaz, eguzkiaz; hori ez digute kenduko. Argi daukagulako amaierako presio hori moduren batean edo bestean kontrastatu behar dugula, orekatu eta balantza horizontal mantendu.

‘Odiseak 1937-2017’ gaurko errefuxiatuak eta 36ko gerrako haurrak gaitzat dituen lana

  Kultura-aisialdia  Bilbo

‘Odiseak 1937-2017’ gaurko errefuxiatuak eta 36ko gerrako haurrak gaitzat dituen lana

Igandean, apirilak 23, Azkuna Zentroko Auditorioan, arratsaldeko 19:00etan, Odiseak 1937-2017 izeneko ikuskizuna taularatuko dute. Antzezpen eszeniko eta musikal honek Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria festibala zabalduko du, Loraldia Plaza izeneko egitasmoaren bitartez.