Udaberriak kulturaz jantziko ditu auzoetako kaleak

uriola.eus 2024ko api. 24a, 15:29

Kultura herritarrei hurbiltzeko ahaleginean, Udalak auzoetako kale eta plazetan hainbat kultur jarduera programatu ditu.

Iritsi da udaberria, epeltzen eta luzatzen ari dira egunak, eta horrekin batera,  badator jendearen arratsaldeak kalean pasatzeko gogoa. Aire zabaleko programazioa bultzada bat emateko asmoaz, Bilboko udalak Bilboko Kalealdia jaialdia, eta hartarako berotzen joateko egitaraua aurkeztu ditu gaur.

 Justo Ezenarro Kultura zuzendariordeak, arloko programatzaile desberdinen eta David Blanco Magoarekin batera,  “Magiaren Topaketak” ekimenaren barneko zenbait nobedadeen berri eman dute, baita Kalealdiaren inguruan izango diren gainerako emanaldien ingurukoak ere. Maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean ospatuko dira programatutako emanaldiak hiriko kaleetan, uztailaren 1ean hasiko den Kalealdiaren aurrerapen gisa; 100 hitzordu baino gehiago izango dira doainik Bilboko kaleetan, kaleko antzerkia, euskal folklorea, musika eta klowna bezalako disziplinetakoak. “Udaberriko Bertso Saioak”, “Magiaren Topaketak”, “Musikauzo”, “Bilboko Dantzaguneak Kalera”, “Santutxu Kolorea”, “Clown Zorrotza”, “Dantza Plazetan” eta “Ibaiondo Dantzan” programek bilduko dituzte ekintza guzti hauek.

Kultur eskaintza zabal honen barnean, gehienbat  Bilbo eta Bizkaiako artista eta taldeen estreinaldiak izango diren 30 emanaldi izango dira ikusgai, baita estatu mailako konpainien ikuskizunak ere. Informazio gehiago bilbao.eus web atarian.