Museo bisita gidatua Aitziber Etxebarria arkitektuarekin. Urtarrilak 20, larunbata, 11:30. Ondare Aretoan (María Díaz de Haro 11)
Espainiar Estatuko gobernuak eta Autonomia Erkidegoetako Gobernuek Israelekiko harreman oro eten ditzatela eskatzen du plataformak.
"Varietés" Eduardo Sourrouille artistaren erakusketaren bisita gidatua. Urtarrilak 20, larunbata, 18:00, Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea 30)
Zer da telekomunikazioa? Zertarako burujabetza? Nola lortu dezakegu?Etengabeko abiaduran dabilen mundu honetan zail egiten zaigu halako galderei buruz hausnartzeko astia hartzea. Aldiz, gure egunerokotasunean gehienok dugu harreman oso estua komunikaziorako erabiltzen ditugun gailuekin, sistemekin, plataformekin. Izarkomen ere gure jardunak sortzen dituen eragin positibo eta ez hain positiboez jakitun, dagokigun ardura hartu eta gure bazkide zein herritarrentzat informazio, formazio zein sentzibilizaziorako tresna bat sortzea erabaki dugu. Izarkom Eskolaren lehenengo saio honetan, Urtzi Ugaldek Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida aurkezteaz gain, Iñigo Martinez (Irakaslea) ,Lurdes Imaz (EHIGE) edo Unai Aberasturi (Datuak Babesteko Euskal Bulegoa) bezalako gonbidatu bereziekin mugikorren auziaren inguruko hainbat gai jorratu ahal izango ditugu. Urtarrilak 25, 19:00etan, Goienkale 14
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
EXPODISTRITO Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa desentralizatuen zikloa heldu berri da Bilboko auzoetako udaltegietara. Artista berrien lana jendaurrean aurkezteko asmoz, abendutik apirilerarte iraungo dute erakusketek.
Estraderren antzerkia hitz-jokoz, poesia bisualez eta esanahi bikoitzez eta hirukoitzez josia dago, betiere absurdura eta surrealismora urbiltzen den umorez bustia. Obra honetan hitzen eta hirien inguruari buruzko istorio bat sortzen du Estraderrek, Giorgio Gaber italiarraren abestietan eta Gonçalo M. Tavaresen testuetan oinarrituta. Sarrerak: 7€ / 14€ (+gastuak) Urtarrilak 20 eta 21ean, 19:00, La Fundición aretoan