2012ko abuztuan hainbat komunikabidetan argitaratu zen 25 urte eta gero, maite zaitugu! izeneko artikuluaren sei sinatzaileetako biri babesa emateko eguna izango da gaurkoa. Joan den irailean Auzitegi Gorenak auziperatuen helegitea gaitzetsita, urtebeteeko kartzela zigorarri aurre egin beharko diote Maku Basabe eta Julen Orbea gazte bilbotarrek. Euskal Herrian iritzia "delitua" dela adierazi dute biek, orain baino lehen. "Hitzek kartzelara garamatzate", diote.
Bere heriotzaren 25. urteurrenean, Alde Zaharreko Maite Perez ETAkidea gogoan zuen artikuluaren sei sinatzaileen ustez gutuna ez da "inoren aurkakoa", eta bai "askoren aldekoa". Beraien asmoa "kontakizun bakar eta inposatuaren" aurrean, "egian oinarritutako kontakizuna egitea zen, zilegia dena".
Oroimena Delitu Denean plataformak, hainbat protesta, burrunbada eta manifestazioa, besteak beste, burutu ditu sei bilbotar hauen egoera salatzeko.
[2014-10-30] Iritzi askatasun falta irudikatu dute aurpegia eta ahoa estaliz
[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"
[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"
[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko
[2014/10/07] "Ez dagokigu guri bakarrik epaiketa hauek gelditzea, herri aktibazioa ezinbestekoa da"
[2014/10/16] Herritarrak kalera aterako dira beste behin, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko
[2014/10/17] Oihu, zarata eta bide mozketa iritzia askatasunaren alde