Ramiro Pinillari gorazarre

uriola.eus 2014ko abe. 18a, 08:42

Bidebarrietako Liburutegiak, duela denbora gutxi hil den Ramiro Pinilla idazle bilbotarra omentzeko literatur topaketa jasoko du gaur, osteguna, 19:30ean. 'En memoria de Ramiro Pinilla Oroituz' saioa Nieves Fontova kazetariak moderatuko du, eta Iñaki Esteban kazetariak eta Juan Cerezo Tusquets argitaletxeko editoreak ere hartuko dute parte.

'En memoria de Ramiro Pinilla Oroituz' topaketan Maria Bengoa eta Jon Bilbao idazleek, Iñaki Esteban kazetariak eta Tusquets argitaletxeko Juan Cerezok hartuko dute parte. Egile bilbotar bikainaren bizitza eta lana aztertuko dituen solasaldia Nieves Fontova kazetariak moderatuko du.

Ramiro Pinilla (1923 - 2014) kasu paregabea da Euskal Herriko eta estatuko literaturan. 1923an jaio zen Bilbon, hirurogeiko hamarkadan egin zen ezagun, Nadal Saria eta Kritikaren Saria irabazi zituen “Las ciegas hormigas” (1961, Tusquets Editores, 2010) lanarekin, edo 1971n Planeta Sarian finalista izan zen “Seno”, eleberriarekin, besteak beste. Baina, arrakastaz betetako hasiera horren ondoren, hogeita hamar urte baino gehiagoz, Pinillak argitaletxe txikietan soilik argitaratzea erabaki zuen. Izan ere, Pinillaren eta argitaletxe handien munduaren arteko harremana hoztu egin zen eta, hainbat desadostasunen ondoren, azkenean bere argitaletxea sortzea erabaki zuen: Libropueblo.

2004 eta 2005ean “Verdes valles, colinas rojas” argitaratu zuen, “La tierra convulsa”, “Los cuerpos desnudos” eta “Las cenizas del hierro” lanek –Euskadi Saria, Kritikaren Sari Nazionala eta Narratiba Sari Nazionala– osatutako trilogia bikaina. Lan horri esker Pinilla lehen mailara itzuli zen, eta asko izan ziren idazle garaikide handienetakoa zela orduan ikusi zutenak.

Horrela baieztatu zuten “La higuera” (2006), “Antonio B. el Ruso, ciudadano de tercera, sólo un muerto más” (2009) eleberriek edo “Los cuentos” (2011) narrazio laburrek, guztiak ere Tusquets Editores argitaletxeak argitaratutakoak. “Aquella edad inolvidable” izango da, ziurrenez, bere eleberri sentikorrena, etsipenari eta duintasuna gordetzeko moduari buruzko istorioa, eta baita argiz betetako maitasun istorioa, familiako kontakizun hunkigarria eta fabula moral bikaina ere.

Gaurko topaketan Ramiro Pinillak literaturan egin duen ibilbide bikaina aztertuko da, baina baita denbora luzez argitaletxeen zirkulu handietatik, eta baita gizartekoetatik ere, urrun egon zen bizimodu berezia ere, ia ezkutatuta, bere lan guztiak idatzi zituen lekua izan zen Getxoko Walden baserrian.