Sei hilabete eta gero, Eider Uruburu Alde Zaharrean da

uriola.eus 2015ko api. 29a, 08:24

Atzo utzi zuten aske Fresnesko espetxean Eider Uruburu bilbotarra eta arratsaldean, Alde Zaharrean, lagun, enide eta auzokideen harrera beroa jaso zuen txalo artean. 

Joan den azaroaren 21ean atxilotu zuten Eider Uruburu bilbotarra Aletxu Zobaran preso politikoaren, bere bikotekidearen, epaiketara joan zenean. Lurralde frantsesean sartzea debekatua zuen Uruburuk eta bikotekidea ikustea lortu bazuen ere, hurrengo egunean atxilotu zuten.

Epaileak zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion debekua ez betetzeagatik. Sei hilabeteko kartzela zigorra bete ostean aske geratu da.

Lehenago ere preso egon zen Uruburu. 2010eko urtarrilean atxilotu zuten Estatu frantsesean ETAko kide izatea leporatuta eta 2014ko maiatzaren 22an askatu zuten. Orduan ezarri zioten Frantziara sartzeko debekua.