Kontzertu eta zine saio arteko fusiozko maisulan gisa egindako proposamen eszeniko horrek zuzeneko musika eskainiko du Nosferatu: una sinfonia de horror (1922) beldurrezko zinearen klasikoaren, W.F. Murnauren film ezagunaren, emanaldiaren gainean. Filma inoiz baino ilunago eta beldurgarriago entzun ahal izango da, BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Nacho de Pazen musika zuzendaritzarekin, Jose M. Sanchez Verduk 2003an idatzi zuen musika interpretatuko baitu.
Jose Maria Sanchez Verduk orkestrarako eta emakumeen ahotsetarako musika lan bikaina bilakatu zuen filma, filmaren errepikapenak, egoera psikologikoak, erritmoa eta sekuentzia aldaketak indartzen eta zabaltzen dituen partiturarekin. BOSek eskainiko duen interpretazioak emozioa eta intentsitatea ekarriko ditu. Horrez gain, ikuskizunak, emakumeen ahotsak interpretatuko dituzten eta Musikeneko ikasle diren 6 neskek osatzen duten Musikene Ahotsak taldearen partaidetza berezia izango du.
Filmari buruz
Zinearen maisulan hori okultismoaren jarraitzaileen beren beregiko borondatearen emaitza izan zen. Okultismoaren sinboloak filmaren ia sekuentzia guztietan agertzen dira. Lanak deuseztatze prozesua jasan zuen, lanaren negatiboak eta bere kopia guztiak erabat erretzera behartzen zuen epaileen agindu baten ondorioz, baina agindu horrek ez zuen bere helburua lortu.
Ikuskizunerako sarrerak 7,50 eta 24 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.