Gloria Fuertes idazlearen omenezko poesia ikuskizuna jasoko du gaur Bidebarrietak

uriola.eus 2017ko api. 28a, 09:31

Bidebarrieta Kulturguneak, poesia ikuskizuna jasoko du arratsaldeko 19:30etik aurrera Poetalia elkartearekin, Gloria Fuertes idazle madrildarra omentzeko, jaio zenetik ehun urte betetzen direnean.

'100 años de Gloria' izenburua eramango duen ekitaldian egilearen zenbait poema irakurriko dira, jendeak gutxien ezagutzen dituenei ere euren lekua eskainiz. Luisi Landak, Iara Buenok, Carmen Martinezek eta Amaia Oruetak jarriko diete ahotsa poetaren bertsoei, Jesus Martin kontalariak eta Roberto Rivasen zuzeneko musikak lagunduta.

XX. mendeko Espainiako literaturako antologia handietan agertzen den emakume gutxienetakoa izateaz gain, Gloria Fuertesek (1917-1998), bere obra poeta handiek eta jende xumeak ezagutzea lortu zuen. Urte luzez umeen munduarekin erlazionatuta egon zen poetak helduentzat idatzi zuen lana nahiko ezezaguna da, eta bertan mina, maitasuna, umorea eta edertasuna erakusten ditu. Erretorikatik ihes egiten du, eta ez du inolako solemnitaterik. Bere poesia bere pertsonaren isla da.

Poetalia, poesia maite eta idazten duten pertsonez osatutako bertako elkartea da. Dikzio, poesien errezitatze eta irakurketa dramatizatu tailerrak antolatu ohi ditu. Elkartearen helburu nagusia, poesiaren bitartez modu ederrean eta harmonikoan adierazitako sentimenduen mundua zabaltzea eta guztiekin konpartitzea da.