Pistolaren Begi Zuri Beltzak, Misterio Bufo, Tutta casa, letto e chiesa… Testu zorrotz eta zirikatzaileekin gozatzeko aukera aparta.
Urrian hil zen Dario Fo eta Franca Rame orain dela lau urte. Teatrogile handi bien ironiak eta salaketek gaurkotasunik ez dute galdu. "Inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke gaur egun", Mikel Martinezen esanetan.
Tartean Teatroaren eta Loraldia festibalaren ekoizpena da. Aurtengo Loraldia jaialdiaren baitan estreinatutako ikuskizuna gaur, maiatzak 10, 19:30ean Biba! kulturgunean errepikatzekoak dira Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga.