Aratusteak 2018

Aratusteak girotzeko musika Alde Zaharrean

Fritanga Elektrotxaranga

Batetik, Fritanga elektrotxarangaren kalejira eta, bestetik, Mississippi Queen eta Ou Mama! taldeen kontzertuak antolatu dituzte Alde Zaharrean.

Bilboko Aratusteetako bigarren asteburuari gogoz ekiteko, bertoko musikariek kontzertua emango dute gaur gaueko 21:30ean. Nobedade gisa, musika-emanaldia Plaza Barriko oholtzaren gainean eskainiko dute Mississippi Queen & The Wet Dogs eta Ou Mama taldeek. Laugarren urtea izango da Jai-batzorde Mistoak ekimen hau sustatuko duena.

Beraz, Zazpi Kaleetan ez da musika faltako. Gainera, kontzertuaren aurretik, 20:00etatik aurrera, Fritanga elektrotxarangak kalez kale ibiliko da auzoa girotzen. Asteburuko jaia heldu aurretik berotzeko aukera bikaina izango da.

Musika-taldeak

   Mississippi Queen & The Wet Dogs:  Bilboko rock eta soul musika-taldea. Inés Goñi (abeslaria), Aitor Zorriketa (gitarra),  Virginia Fernández (bateria) eta Gabo “Brown” León (baxua) dira taldeko kideak. Hiru urteko ibilbidearen ostean, euren lehenengo LP-a grabatu dute.

   Ou Mama!: Getxoko blues eta country musika- eta umore-taldea. Taldekideak dira Oier Garamendi (ahotsa), Javi Alonso (gitarra), Aitor Karras (baxua), Iñigo Mentxi (baxua eta koruak) eta David Pereiro (koruak). Taldea 2014an estreinatu zen.

   Fritanga elektrotxaranga:  Arrigorriaga eta Ugaoko zazpikoteak osatutako musika-taldea. Eurek diotenez, “jai guztietan kontzertua berandu hasteko prest”.

Agenda:

20:00 Kalejira: Fritanga elektrotxaranga, Unamuno plazatik hasita.

21:30 Kontzertuak: Mississippi Queen eta Ou Mama! musika taldeak, Plaza Barrian.