“Plazarik plaza” jaialdiak folklorea Basurtura eramango du irailaren 28tik 30era

uriola.eus 2023ko ira. 21a, 12:25
Argazkia: Bilbao.eus

Bilboko udalak Beti Jai Dantzari Taldearekin batera antolatutako ekintza honetan bertako eta estatuko zenbait folklore talderen erakustaldiak izango dira Basurtun.

Kalejira eta dantza taldeen emanaldiak izango dira auzoan zehar, bertako herritarrek eta bisitariek folkloreaz doan goza dezaten. Aurtengo edizioari Bilboko Txistulari Bandak emango dio hasiera, ostegunean (hilak 28), 18:30etan Anduriña Zuturuza pailazoarekin batera, “Txistuarekin algaraz” ikuskizuna aurkezten.

Ostiralean 18:30etan Aukera Dantza Konpainiak “Aiuri” ikuskizuna emango du, mugimenduari irekitzeko ariketa eta 19:30etatik aurrera Euskal Giroa Dultzainero taldeak kalegira egingo du Basurtuko kaleetan zehar. Larunbatean emango zaio itxiera jaialdiari, 18:30etan Santanderreko Coros y Danzas taldeak Kantabriako dantzen erakustaldiarekin.

Beti Jai Alai Dantzari Taldearen 55. urteurrena izanik, taldeak Bilbon euskal kultura eta folkloreari egin dion ekarpena ospatuko da aurtengo “Plazarik plaza”-ren edizioan.