Olentzero 2014

Olentzerori ongietorria egingo diote Zurbaranbarrin

uriola.eus 2014ko abe. 21a, 19:00

Artxandatik iritsiko da Olentzero Zurbaranbarri auzora abenduaren 24an, 17:30ean.

Ongietorri beroa egingo diote auzotarrek Olentzerori, triki kalejirarekin, hain zuzen ere. Gabon kantak abestuko dizkiote zurbaranbarritarrek trikitixak eta panderoak lagundurik. 

Auzoan, batean eta bestean ibili ostean, 19:30ean umeek Olentzerori gutunak emateko aukera izango dute. Txokolatea ere banatuko dute plazara bertaratzen direnen artean.

 

http://www.auzotarrok.net/