Musika, dantza, jatekoa eta txapelketak Arebellako jaietako asteburuan

bertonaldizkaria 2016ko ira. 9a, 07:00

Ekintzaz beterik dator asteburua Arabellako jaietara. Gaurkoan, patata tortilla txapelketa, bingo herrikoia edota musika emanaldia egongo da, besteak beste. Larunbat zein igandean aldiz, umeentzako puzgarriak, paella txapelketa, bazkariak, buruhandiak, merkatu herrikoia zein dantza erakustaldia, beste hainbat hitzorduren artean. 

Egitaraua hainbat jarduerarekin aberastuta dator aurtengoan. Izan ere, joan den ekainean auzotarrei jaiei buruzko hainbat galdera luzatu zitzaizkien inkesta baten bitartez. Erantzunetan iritziak eta ekarpenak jaso zituen jai batzordeak, eta horiek kontutan izan ditu aurtengo egitaraua osatzerako orduan. Besteak beste, jostailu eta elikagaien bilketa solidarioa edota dibertsitate funtzionalaren jinkana aurki daitezke berrikuntzen artean. 

 

Arabellako jaiak 2016 - egitaraua

Irailak 9 ostirala

18:00 Txupinazoa

18:00 Umeentzako jolasak: puzgarriak, ponian ibilaldiak...

19:00 Herri kirolak, erakustaldia

20:30 Patata tortilla txapelketa, aurkezpena

21:30 Bingo herrikoia

22:00 DJ Anpuluren saioa

00:00 Garagardo altxaketa, txapelketa

01:00 Musika emanaldia

Irailak 10 larunbata

11:00 Diana eta kalejira Txistularien Udal Bandarekin

11:00 Paella txapelketaren hasiera, 11:00-11:45 bitartean izen-ematea

11:30 Puzgarriak eta aurpegi margotzea

12:30 El Despiste fanfarria

14:00 Paellen aurkezpena

16:30 VI. Mus txapelketa

18:00 Umeentzako jolasak

18:00 VI. Igel-toka txapelketa

19:30 Buruhandiak

19:45 Txori-potea

20:15 Kubako saltsa dantza tailerra

21:00 Dantza saioa Habana 537rekin 

22.30 Berbena Decima Avenida taldearekin

Irailak 11 igandea

11:30 Diana, puzgarriak eta umeentzako mozorro lehiaketa

11:30 Jostailu eta elikagaien bilketa solidarioa, 20:00ak arte

12:00 Dibertsitate funtzionalaren jinkana

14:00 Bazkari herrikoia

16:45 Merkatu herrikoia: ekarri nahi duzuna; erosi, saldu edo aldatu

18:00 Dantza erakustaldia Alson akademiaren eskutik

19:00 Txokolatada herrikoia

21:00 Azken traka eta jaien amaiera

 

www.auzotarrok.net