Occidental Hoteleko garbitzaile grebalariak Lan Ikuskaritzaren erabakiaren zain daude

uriola.eus 2017ko mar. 24a, 12:00
Argazkia: ELA sindikatua

Begoñako basilikatik gertu dagoen Occidental Hoteleko bederatzi langile, zazpi garbitzaile eta bi arduradun, greban daude martxoaren 20tik. ELAk salatu duenez, hotelean sei lagun kontratu dituzte "grebalarien lana egiteko". Gaur jakinaraziko du Lan Ikuskaritzak kontratazioak legezkoak diren edo ez. 

Barcelo katearen menpe dagoen Occidental Hotelak Samsic Iberia enpresa azpikontratatuta du garbiketarako. Samsic Iberiako bederatzi langileak euren kontratua amaitu aurretik jarri ziren harremanetan Barceloko ordezkariekin. “Subrograzioaren eskaerarekin joan genin”, azaldu dio URIOLAri ELA sindikatuko Iñaki Olidenek. Barcelok subrogazioari “hasieratik ezezkoa eman zioen”, eta langileek euren lanpostuak  arriskuan ikustean, greba mugagabeari ekin zioten. Harrezkero, goizero, mobilizazioak burutu dituzte hotelaren aurrean. Protestetan, hainbat bezeroren elkartasuna ere jaso dute.

 

Gaurkoa “funtsezko eguna”

Martxoaren 20tik aurera, Barcelok hotelaren garbiketarako “sei langile kontratatu dituela” salatu du ELA sindikatuak, “grebalarien lana egiteko”. Konstituzioak jasotzen duen grebarako eskubidea “urratuz”. Lan Ikuskaritzari jakanirazi ostean, ikuskatzailea joan zen Occidental Hotelera. Ikuskatzaileak espedienteari hasiera eman dio. Gaur egingo du publiko espedientearen gaineko erabakia. “Pentsatzen dugu langileen aldekoa izango dela”, dio ELAko Iñaki Olidenek. Horrela bada, “arau-hauste oso gogorra ezarri beharko liekete”. ELAk, erabakia ezagutzean, aztertuko du auzitara joko duen. 

Hortaz, gaur jakinaraziko zaie Occidental Hoteleko ordezkariei ikuskaritzaren emaitza eta, kontrakoa bada, Barcelok ezingo du hotelean garbiketa-lanik egin martxoaren 30era arte. Horregatik da gaurkoa “funtsezko eguna” Olidenen hitzetan. 

Barceloren mepe dago bederatzi langileren etorkizuna. Kudeatzaileak orain arteko jarrerari eusten badio, eta langileek eskatutako subrogazioa onartzen ez badu, bederatziak lanik gabe geratuko dira. Horrela bada, langileek, ELA sindikatuak babestuta, “baliogabetzat” joko dute Barceloren erabakia, “iruzur egiteagatik eta Konstituzioak babesten dituen eskubideak urratzeagatik”.

 

Subrogazioa “borroka askoren ondoren”

Bilboko hotelek azpikontratatuta duten garbiketa zerbitzua borroka eremua izan da sindikatuentzat. Izan ere, garbiketako enpresekin kontratuak etetean, subrogazioa da beharginen eskaera nagusia. ELAren esanetan, “borroka askoren bitartez lortzen da” langileen subrogazioa horrelakoetan. Aurretiaz NH Villa de Bilbaon eta Abando Hotelean izan dira antzeko mobilizazio eta eskaerak.  

 

[2017-03-15] ELA: Bilboko Hotel Occidental greban