Iberdrola eta Progedsa enpresen "esplotazioa eta prekaritatea" salatuko dituzte

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Iberdrola eta Progedsa enpresen "esplotazioa eta prekaritatea" salatuko dituzte

Eragin Bilbo gazte prekarioen asanbladak elkarretaratzeak deitu ditu martxoaren 24an eta 31n Santiago plazan Iberdrola Style: explotación y precariedad goiburupean.

"Arma finantzatzaile espainiar handienaren eskuak odolez bustita"

  Ekonomia-Lana  Bilbo

"Arma finantzatzaile espainiar handienaren eskuak odolez bustita"

Euskalduna Jauregian BBVAko Akziodunen Biltzarra gauzatu bitartean hainbat lagunek "BBVAren irabaziek odolez bustita jarraitzen dutela" salatu dute.

BIG Bilbao ekintzailetza zentroa inauguratu dute enpresa eta negozio berriak sortzen laguntzeko

  Ekonomia-Lana

BIG Bilbao ekintzailetza zentroa inauguratu dute enpresa eta negozio berriak sortzen laguntzeko

Gaur goizean BIG Bilbao – Ideien Gunea izeneko zentroa ireki dute Bilboko Udaleko ordezkariek Colon de Larreategi kaleko 3 zenbakian, Udaltzaingoaren komisaldegi zaharrean. Gune honen helburua "Bilbo negozioetarako leku erraza izatea" da.

'Tarifazoa' salatzeko elkarretaratzea egin du LABek Zazpikaleak geltokian

  Ekonomia-Lana  Bilbo

'Tarifazoa' salatzeko elkarretaratzea egin du LABek Zazpikaleak geltokian

Goizeko 11etan elkartu dira LAB sindikatuko kideak metroaren 3. lineako lotura izango den Zazpikaleak geltokian. Bizkaiko Foru Aldundiari eta Garraio Partzuergoari 'tarifazoa' bertan behera uzteko eskatu diete, "100.000 pertsona baino gehiagori" garestituko diolako bidaia, LABen kalkuluen arabera.

Erreformen sektorearen erregularizazio faltak eragiten duen "kontrol eza" salatu dute sindikatuek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Erribera kaleko etxebizitza bateko erreforma-lanetan zegoela laugarren solairutik erorita atzo hil zen behargina gogoan izan dute gaur sindikatuek. Eraikuntza sektoreko azpikontratazioak eta erreformen azpisektoreko erregularizazio faltak "lan baldintzei dagokienean eta lan osasunari dagokionean langileak inolako kontrolik gabe" uzten dituela salatu du euskal gehiengo sindikalak. Administrazioei "esku hartzeko" exijitu diete. 

Iberdrolatik deskonektatu

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Gaindegiaren datuen arabera, 2014an Euskal Herrian 131.000 lagun energia pobrezian bizi ziren eta EAEko 87.000 pertsonak ezin zuten eduki etxea tenperatura  egoki batean. Herritarren lehen mailako behar bat pribatizatu eta negozio bilakatu izanak eragin du, besteak beste, 2003tik hona argindarraren prezioa bikoiztea. Iberdrola da energiaren salerosketaren pagotxaren onuradun handiena. Endesarekin batera Garoñaren jabea da. (Arg. Dani Blanco)

Gorabideko langileek borondatezko lanak egiteari utziko diote bihartik aurrera

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Gorabideko langileek borondatezko lanak egiteari utziko diote bihartik aurrera

Bost urte daramatzate "konbenio eta onurarik gabe", eta protesta neurri bezala Gorabideko langileek ez dute borondatezko lanik egingo martxoaren 1etik aurrera.

CETA itunaren aurka protesta egingo dute EAJ, PSE eta PP alderdien egoitzen aurrean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

CETA itunaren aurka protesta egingo dute EAJ, PSE eta PP alderdien egoitzen aurrean

Gaurko egunean, otsailak 14, CETA itunaren aurkako mobilizazioak egingo dituzte Europako hainbat hiritan, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Izan ere, Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza eta ekonomia ituna (CETA) baieztapenerako azken fasean dago. 

Aste Nagusiak 77,2 milioi euro utzi ditu EAEn

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Aste Nagusiak 77,2 milioi euro utzi ditu EAEn

Xabier Ochandiano Udalaren Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak agerraldia egin zuen atzo batzordean, berak eskatuta, Aste Nagusiaren inpaktu ekonomikoari buruzko analisiaren emaitza eta ondorio nagusiak ezagutarazteko; analisi hori Udalak egin du Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez.

CETA akordioaren alde dauden alderdien aurrean elkarretaratzera dei egin dute

  Ekonomia-Lana  Bilbo

CETA akordioaren alde dauden alderdien aurrean elkarretaratzera dei egin dute

TTIP/CETA ez! Herriek erabaki lemapean eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP-CETAren aurkako plataformek deituta hainbat mobilizazio egin zituzten urtarrilaren 21ean, besteak beste, Bilbon. "Oraingoan, CETA akordioaren alde dauden alderdien aurrean" mobilizatzera dei egin dute.

Martxan dira 2018ko Ekonomia Sozialaren Foro Globala prestatzeko lanak

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Martxan dira 2018ko Ekonomia Sozialaren Foro Globala prestatzeko lanak

Bilbon egingo den 2018ko Ekonomia Sozialaren Foro Globalaren IV. edizioa prestatzeko lanak direla-eta gaur bildu dira Lawrence Kwark, organismo horretako idazkari nagusia eta Xabier Ochandiano, Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia. 2018ko udagoienean Euskalduna Jauregian egingo den garrantzi handiko foro honen IV. edizioko oinarriak finkatu dituzte.

Murrizketen aurkako giza katea egingo du Eskubide Sozialen Kartak ostiralean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Murrizketen aurkako giza katea egingo du Eskubide Sozialen Kartak ostiralean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren izenean, sindikatu eta eragile sozialetako hainbat ordezkarik agerraldia egin zuten urtarrilean, "babes sozialerako euskal sistema duin bat" aldarrikatzeko eta Eusko Jaurlaritzak "legea betetzen ez duela" salatzeko.

Lanuzte eta mobilizazio gehiago egingo dituzte Bizkaiko erresidentzietako langileek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Lanuzte eta mobilizazio gehiago egingo dituzte Bizkaiko erresidentzietako langileek

Bizkaiko zahar-etxeetako langileak kalera aterako dira gaur, otsailak 1, hilabete honetarako adostutako greba egutegiaren baitan. Sektoreko patronalak "negoziatzeko borondaterik agertu gabe jarraitzen duela eta Bizkaiko Foru Aldundiaren berririk ez dela" salatzeko manifestazioa egingo dute langileek Arriagatik Foru Aldundira.

Bilbao-Bizkaiak turismoaren aldeko apustua indartu du etorkizuneko sektore ekonomiko gisa

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Bilbao-Bizkaiak turismoaren aldeko apustua indartu du etorkizuneko sektore ekonomiko gisa

Gaur, San Mames estadioan egindako topaketa batean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Turismo Estrategia 2020 dokumentua eta Turismo Sustapena 2017ren ekintzak aurkeztu dizkiote turismoaren sektoreari. Horien bitartez, hain zuzen ere, Bilbora datozen turisten kopuruari eutsi nahi diote urte osoan zehar eta, bide batez, elkarrekin lan egiten jarraitu nahi dute jarduera ahalik eta gehien profesionalizatzeko.

Gazteek jasaten duten lan prekaritatea salatuko dute Burger Kingaren aurrean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Gazteek jasaten duten lan prekaritatea salatuko dute Burger Kingaren aurrean

Janari azkarreko enpresetan prekarietatea "lanaren parte eta ezaugarri" dela salatzeko protestaldia deitu du Eragin Bilbo asanbladak 19:00etan Abandoko Burger King saltokiaren aurrean. Astelehenean hil zen pizza banatzaile gaztea gogoan izango dute elkarretaratzean. 

Saioa Bacigalupe: “Adibideekin erakutsi nahi dugu alternatibak egon badaudela ekonomia sozial eta solidarioaren baitan”

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Saioa Bacigalupe: “Adibideekin erakutsi nahi dugu alternatibak egon badaudela ekonomia sozial eta solidarioaren baitan”

Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) hedatzen ari da, neurri garrantzitsuan, besteak beste, geroz eta gehiago direlako ekonomia eraldatzeko garaia dela pentsatzen dutenak. Alternatibak sortu dituzte sektore ia guztietan, eta horiei buruz hausnartu dute REAS Euskadi sareak azaroan Bilbon antolatu duen kongresuan. 

3 milioi euroko inbertsioa Auzoetako Ekintza Planean, auzokideek erabakitako lehentasunetan oinarrituta

  Ekonomia-Lana  Bilbo

3 milioi euroko inbertsioa Auzoetako Ekintza Planean, auzokideek erabakitako lehentasunetan oinarrituta

Udalak 3 milioi inbertituko ditu datozen 5 hilabeteetan, Auzoetako Ekintza Plana gauzatzeko asmoz. Auzokide Planean kokatutako jardueren lehen fasea izango da, eta auzokideen bizitza-kalitatea hobetzea izango du helburu. Beste alde batetik, Aburtok auzoetan inbertituko zituen 13 milioi eurotik 3 besterik ez dituela auzoetara bideratu salatu du EH Bilduk; "auzoetarako inbertsioaren %80a ez dute egin". 

 

Era askotako enpresak bilduko ditu Ekonomia Solidarioaren IV. azokak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

EKONOMIA SOLIDARIOA from Merkatu Soziala on Vimeo.

Ekonomia Solidarioaren IV. azoka  ospatuko da azaroaren 19 eta 20an Bilboko YIMBY gunean. Merkatu sozialean parte hartzen duten enpresen “erreferentzia gune” izatea du helburu ekimenak.

TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako mobilizazio eguna izango da bihar Hego Euskal Herrian

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Udazken osoan zehar nazioarteko merkataritza libreko TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako mobilizazioak ari dira antolatzen Europa osoan zehar. Euskal Herrian ekimen horiek puntu gorena bihar, azaroaren 5ean antolatu den mobilizazio egunean izango dute.

Iñaki Barcena: “Euskal Herriko egoera pribilegiatua baliatu behar dugu bestelako eredu bateranzko trantsizioa saretzeko”

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Iñaki Barcena: “Euskal Herriko egoera pribilegiatua baliatu behar dugu bestelako eredu bateranzko trantsizioa saretzeko”

Lur planetak egun bizi duen “larrialdi ekologikoari eta larrialdi sozialari” erantzuteko antolatu dituzte hainbat eragilek, tartean Ekologistak Martxan elkarteak, III. Nazioarteko Topaketa Ekosozialistak Bilbon. Irailaren 23 eta 25 artean, 400 lagun inguru elkartu dira “bestelako eredu bateranzko trantsizioa” saretzeko. Topaketa bukatu orduko Iñaki Barcena Ekologistak Martxan elkarteko kidea eta EHUko irakaslea prest agertu zaigu ondorioen berri emateko.