Zurbaranaldia ospatuko dute asteburuan

uriola.eus 2021ko eka. 14a, 11:05

Ekainaren 18tik 20ra bitartean hainbat ekintza antolatu ditu Zurbarango jai batzordeak. 

Ostiralean arratsaldeko 20:00etan La Cabaña plazan Zurbaranaldiari hasiera emateko pregoia botako dute eta ostean, 20:30ean Ainhoaren kontzertua izango da. 

Larunbatean Larrazabal Baserri plazan hainbat ekintza egongo dira goizean zehar. 11:30ean igela txapelketa eta umeentzako txapela jaurtiketa. Ordu bete beranduago, 12:30ean, nagusientzako txapela jaurtiketa. 

Panera plazan, arratsaldean, Ane Lindaneren bakarrizketa izango da arratsaldeko 19:00etan eta egunari amaiera emateko 7 Kale taldeak kontzertua eskainiko du. Zurbaranaldia igandean amaituko da Traukon egingo diren herri kirolekin.