Bero dator aurtengoan ere indarkeria matxisten kontrako eguna... eta ez azkenaldian inoiz baino eraso gehiago egon direlako. Kasu desberdinek oihartzun handia izan dutelako akaso. Baten batek barrenak astindu dizkigulako ere izan daiteke... Edonola ere, egunero, edonon bizi dugu indarkeria matxista emakumeok: beroaldi, sumin eta haserre honen benetako arrazoia identifikatuta sentitzen garela da. Erasotutako edozein emakume gu garelako, eta gu erasotuak garenean, beste edozein emakume izan zitekeelako. #A25
Funtzionario publikoek ekarri zuten infernua gure bizitzetara

Sandra Barrenetxea 2017 aza 30 Bilbo

Batzuetan, gauza abstraktu bat balitz bezala hitz egiten dugu indarkeriaz, eta are gehiago indarkeria matxistaz. Indarkeria hortxe dago: arbuiatu egiten dugu, mespretxatu, albistegietarako bazka ematen digu eta diskurtso sutsuak egiteko akuilu da, betiere denon oniritziarekin. 

Mina izan zen nire aliatu onena

Rocio del mundo 2017 aza 27 Bilbo

SAIOA BEREZIA: Azaroak 25, 'zure egia gurea eginez'

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2017 aza 27 Bilbo

Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argita…