Troikaren Goi Bilera salatzeko manifestazioko argazkiak

uriola.eus 2014ko mar. 3a, 11:38
Troika osatzen duten erakundeetako ordezkariak Guggenheim museoan Goi Bilera egiten dabiltzan bitartean, bilbotarrak kalera atera dira egungo egoera ekonomikoa salatzeko eta Troikari ez dela ongi etorria gogorarazteko. Istiluak jazo dira manifestazioa Kale Nagusira heldu denean. Dozena bat pertsona bankuen aurka oldartu direnean kargatu du Ertzaintzak eta lagun bat atxilotuta eraman dute.

Argazki gehiago hemen: http://www.flickr.com/photos/txeng/sets/72157641800725373/show/