‘...Librea Ninçana’ ikusizunerako bi sarrera zozketatuko ditugu gaur goizean

uriola.eus 2014ko mar. 7a, 09:44

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ‘...Librea Ninçana’ dantza, musika, kantua eta antzeztutako poesia uztartzen dituen euskarazko ikuskizuna eskainiko du igandean, arratsaldeko 19:00etan, Arriaga Antzokian. Uriolak emanaldira joateko bi sarrera zozketatuko ditu goiz osoan zehar.

1974an Iruñan osatutako konpainiak egitasmoa hau dakarkigu, Aitor Subizaren zuzendaritzapean eta Iruña Iriarteren eszenografiarekin. 1512an Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma nola inbaditu zuten kontatzen du ikuskizunak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ikusleek haien ondorioak eta sentipenak ateratzea” da helburua.

Era berean, ...Librea Ninçana’ antzezlanak emakumeei omenaldia egiten die, gerraren zigorra euren azalean jasan dutenei hain zuzen ere; semealaben edota gertukoen galera jasan dutelako lehenik, eta urteen poderioz oroimena ere galdu dutelako bestetik.

Uriola.infok ikuskizunerako bi sarrera zozketatuko ditu. Eguerdiko 13:00ak arte izena emateko aukera duzue bilbokouriola@gmail.com-era zuen telefono zenbakia bidalita. Parte hartzaile bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio eta 14:00etan zozketa egingo dugu; jarraian, irabazlearekin harremanetan jarriko gara igandeko emanaldiko sarrerak nola eskuratu jakinarazteko.