Auzoetako inauteriekin datorren urterarte agurtu ditugu aratusteak

uriola.eus 2014ko mar. 10a, 11:31

Asteburu osoan zehar, Bilboko auzo ezberdinetan inauteriak ospatu dituzte; Abusu, Bilbo Zaharrea, Deustuibarra, Irala, Ibarrekolanda, Zorrotza, Atxuri eta Mallonan besteak beste. Asteburuko giroa primeran erakusten duten argazki ezberdinak batu ditugu Bilboko Uriolan.

Musikak eta mozorroek Bilboko auzo ezberdinetan giroa alaitu dute asteburu osoan zehar. Ehunka lagunek parte hartu dute aratuste hauetan baina orain, datorren urteko mozorroa prestatzen hasteko garaia heldu da.

Santutxu, Zorrotza eta Ibarrekolandako argazkiak batu ditugu bilduma honetan. Santutxuko argazkiak Iñigo Azkonarenak dira; Zorrotzakoak Zorrotza.info-ren flicker kontutik eskuratu ditugu eta Ibarrekolandakoak aldiz, Jai Batzordearen facebooketik.

Hemendik deia luzatzen dizuegu zuen auzoetako inauterietako argazkiak bidaltzeko eta horrela, irudi albuma handitzen joango gara.