Bilboko Txistulari Banda ‘Plazan’ diskoko kantuak aireratzeko prest

uriola.eus 2014ko abe. 16a, 08:00

Bi kontzertu emango ditu azken diskoa aurkezteko Bilboko Udal Txistulari Bandak: lehena Bilboko Kontserbatorioan izango da gaur, 19:30ean. Igandean, bigarren kontzertua eskaniko du Igorreko Lasarte aretoan, 19:00etan. Biak izango dira doakoak.

Txistua betidanik izan da plazarako musika jarri duena eta errepertorioa zabala da 'Plazan' izeneko CD honetan: 29 herri doinu dantzagarri bildu dira; hala nola, Bahia blanca tangoa, Aita San Antonio biribilketa, Koldo fandangoa eta Imotz arin-arina. Honetaz aparte, Bandak bere ibilbidean baditu disko batzuk kaleratuak: Alos Quartet Harizko Laukotearekin 'Harizko Txistua' izenburua zuena, 'Hala ere' musika-egile ospetsu laguntzaz, Kepa Junkera, Pello Ramirez, Joxan Goikoetxea eta Aitor Furundarena, besteak beste.

Musikarekiko hitzordu gehiago

Horrez gain, Bilboko Txistulari Bandak eta Euskeria Abesbatzak Gabonetako kontzertua protagonizatuko dute larunbatean, Euskalduna Jauregian. Emankizun berezi honekin, taldeak amaituko du bere udazkeneko denboraldia. Jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurbildu nahi dio txistu bandaren kontzertuak, betiko txistua ardatz hartuta. Doako kontzertuaz gozatzeaz gain, bertaratutakoek diskoa 10 euroko prezioan erosteko aukera izango dute.

Erromerietarako doinuak entzungo dira zuzenean, pasodobleak, polkak, balsak, tangoak eta fandangoak tartekatuz; Arkaitz Pascuas, Nagore de las Heras, Cristina Ruiz de Gopegi eta Patxi Laborda bezalako izen handien partaidetzaz.

Gabonetako kontzertuaren egitaraua

Gabonetako sonatatxoa - Jose Ignazio Ansorena

Allegreto Mosso - Adagio - Allegro

El noi de la mare - K. Jenkins Mold: J. Elberdin

Angelus - J. Elberdin

Dizdizka zeruan - E. Ugalde

In dulci jubilo - K. Jenkins Mold: J. Elberdin

Huron Carol - Moldaketak: J. Elberdin

Puer natus es nobis -  A. Alcaraz (korua bakarrik)

Det hev ei rose sprunge - O. Gjeilo Mold: J. Elberdin

Mesias sarritan - B. de Ercilla Mold: J. Elberdin

White Christmas - I. Berlin Mold: J. Elberdin

Jingle bell rock - J. Boothe Mold: J. Elberdin

All I want for Christmas is you - M. Carey Mold: J. Elberdin

BIS: Din dan don- Herrikoia. Moldaketak: J. Elberdin

 

Bilboko Txistulari Banda

Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria eta 1. Txistua)

Idoia Kareaga  (2.Txistua)

Gorka Zabaleta (Silbotea)

Asier Gartzia (Atabala-perkusioa) 

 

Dantzariak

Arkaitz Pascuas

Nagore de las Heras

Cristina Ruiz de Gopegi

Patxi Laborda