Olentzero 2014

Olentzero eta Mari Domingi kantuan ibiliko dira Bilbo Zaharrean

uriola.eus 2014ko abe. 18a, 09:29

Abenduaren 23an, asteartea, hitzordu musikatua egongo da Bilbo Zaharrean. Olentzero eta Mari Domingirekin batera kantuan ibiliko dira auzokideak. Kalejira prestatzeko, gaur arratsaldeko 19:00etan, entsegua egongo da Bilbo Zaharreko Kultur Etxean.

Bilbo Zaharra eta San Frantziskoko eragile eta elkarte ezberdinek antolatuta eta Erriberako Merkatuaren laguntzarekin, abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingirekin batera, kantuan ibiliko dira bertako auzokideak. Kalejira 18:00etan abiatuko da Miribilako eskolatik.

Elkarte eta eragileak asteartero eta ostegunero biltzen dira, 19:00etan, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean eta gaur, abenduak 18, entsegua egingo dute toki berean. Parte hartzaileei gerturatzeko deia luzatu diete.