Jone Goirizelaia: "Inputazioek ez dute ez logika ez sostengu juridikorik"

uriola.eus 2015ko urt. 15a, 15:17

Iazko irailean Herriraren aurkako polizia operazioan atxilotu eta inputatu zituzten lagunak deklaratzera deitu dituzte. Bost bizkaitarri Salbeko Guardia Zibilaren koartelean jarri diete gaur hitzordua. Herritar talde bat hurbildu da Salbera babesa ematera Oskar Fernandez eta Beñat Zarrabeitiak deklaratu bitartean.

 

 

Oskar Sanchez izan da Salbeko koartelean deklaratzen lehena. Sanchezek ez die Guardia Zibilaren galderei erantzun. Beñat Zarrabeitia izan da bigarrena eta Jone Goirizelaia abokatuarekin deklaratu du. Goirizelaiak azaldu duenez, Zarrabeitiak ere, uko egin dio Guardia Zibilen galderak erantzuteari eta solik epailearen aurrean deklaratuko dutela argitu du. Beraz, leporatzen dieten delitua zein den baino ez diote azaldu goizeko agerraldian.

Delitua oso "kuriosoa" dela adierazi du Goirizelaiak, langileen aurkako delitua leporatzen baitiete. Bere aburuz, horrelako hutsegiteak enpresariek egiten dituzte, ez langileek; "oso zaila da langile batek bere buruaren aurkako hutsegitea egitea". Gauzak horrela, inputazioak ez duela "logikarik ez sostengu juridikorik" gehitu du. 

Arratsaldean Roberto Novalek, Ibon Meñikak eta Jose Antonio Fernandezek dute hitzordua Salbeko kuarteletik igarotzeko. Jonek aurreratu duenez, hauek ere ez dute Guardia Zibilen aurrean deklaratzeko asmorik.

Duela urtebete Herriraren aurkako polizia operazioan atxilotu eta inputatu zituzten 18 herritarrek Guardia Zibilaren telefono deia jaso zuten atzo. Inputatuta daudela eta Guardia Zibilaren egoitzetara deklaratzera joan behar dutela jakinarazi zieten telefonoz. Langileen kontrako delitua egin izana egozten diete.

Elkarretaratzea

Bost inputatuei babesa emateko, herritar batek, bere izenean, deitu du elkarretaratzea Salbeko plazan 11:45ean. 'Atxilotuak askatu, konponbideari erasorik ez' zioen pankartaren atzean 30 bat lagun bildu dira. Tartean, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide historikoa edota Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko ziegotzia Bilbon. Elkarretaratzean parte hartu duten herritarrek "Utzi bakean alde hemendik" oihukatu dute Oskar Sanchez koartelean sartu denean. 

16:30ean, bigarren elkarretaratze bat deitu dute leku berean, Salbeko plazan.

LABek kontzentrazioak deitu ditu

'Utzi bakean Euskal Herria, euskal presoak etxera' lelopean elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak bihar, urtarrilak 16, Euskal Herriko hiriburuetan, eguerdian. Bilbon, udaletxe aurrean izango da hitzordua.

 

[2015/01/15] Harrera beroa egin diete Bilboko auzoetan aske geratutako bost abokatuei

[2015/01/14] "Gaur, Sare, are eta sare indartsuagoa da"

[2015/01/14] Gaur deklaratu duten zazpi abokatuak bermerik gabe aske geratu dira, haien artean hiru bilbotar

[2015/01/13] Abokatuen kontrako operazioa gaitzesteko, manifestazioa nazionala deitu dute larunbatean

[2013/01/13] Bilboko auzoetan "konponbideari erasorik ez, atxilotuak askatu" mezua zabaldu dute

[2015/01/12] "Helburu argia du gaurkoak, preso independentistak defentsa juridiko gabe uztea"

[2015/01/12] Ainhoa Etxaide: "Berriro salatu behar dugu askatasun demokratikoaren aurkako eraso bat"

[2015/01/12] Abokatuen aurkako Guardia Zibilaren operazioa

[2014/01/09] Bilbo Zaharrean olerki artean salatu dute Mikel Etxabururen auziperatzea

[2014/01/09] Elkarretaratzea egingo dute Bilbo Zaharrean Mikel Etxabururen auziperatzea salatzeko