Aste Nagusia 2015

Internazionalista Eguna ospatuko dute gaur Aste Nagusiaren baitan

uriola.eus 2015ko abu. 27a, 10:48

"Jai herrikoiak libre, Askapeña aurrera!" lemapean, gaur, abuztuak 27, eta Aste Nagusiaren baitan, Internazionalista Eguna ospatuko du Askapeña konpartsak.

2010ean Askapenaren kontra egin zuten polizia operazioaren ostean —zortzi lagun atxilotu zituzten—, aurtengo otsailean eman du ezagutzera fiskalak akusazio zehatza: seina urteko espetxe zigorra eskatu du Askapenako bost kiderentzat, eta legez kanpo uztea haren jarduna. Horrez gain, Bilboko Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkartruke elkarteak legez kanpo uzteko eta desegiteko eskatu du fiskalak.

Egoera honen aurrean, Insternazionalista Eguna prestatu dute gaurko, eta egun osoan egitarau oparoa eskainiko dute. 

Egitaraua

- 12:00. Udaletxe aurrean elkarretaratzea.

- 12:30. Kalejira Mekauen  konpartsatik Askapeña konpartsara.

- 14:30. Herri bazkari erraldoia.

- 17:00. Ekitaldi politikoa.

- 18:00. Kalejira internazionalista Askapeña txosnatik abiatuta.

- 20:30. Habana 537 taldearen kontzertua.

- 23:00. Norte Apache taldearen kontzertua.

 

[2015/04/23] Askapeña konpartsa: "Egotzi ahal diguten delitu bakarra internazionalistak izatea da"

[2015/04/20] Askapeña konpartsa babesteko dei bateratua egingo dute jai herrikoetako eragileek