Del Olmo 1991an atxilotu zuten ETAko kide izatea eta hainbat hilketatan parte hartzea egotzita. Atxilotu zutenean 5 egunez inkomunikatuta egon zen eta torturak salatu zituen. 2012tik aske egon behar zuen zigorraren 3/4ak beteta zituelako baina Parot doktrina ezarri eta zigorra 2020. urtera arte luzatu zioten.
2014ko urrian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzita, 2020tik 2015eko urrira aurreratu zioten kartzelatik irteteko data.