26 zuzendari, 26 film labur, pelikula kolektibo bat

uriola.eus 2015ko aza. 13a, 08:28

Euskal Harriaren ABDak lan kolektiboa proiektatuko da gaur, hilak 13, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Bizkaian, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, 20:00etan. 

Katihotsak Logia kultur elkartearen ekimenez, 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko film kolektiboa da Euskal Harriaren ABDak izenekoa. 

26 zuzendari, 26 film labur. 2014. urteko udan Katihotsak Logiako kideek euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zieten beste horrenbeste zinemagileri eta hizki horretatik abiatuta beldur, zientzia fikzio edo fantasiazko laburmetrai bat egiteko eskatu zieten. Zazpi lurraldeetako zinemagileak nahi zituzten, bakoitza bere aldetik lanean, 26 film laburrez osatutako film bat egiteko. Jarri zitzaizkien baldintza bakarrak hauek izan ziren: laburrak euskaraz grabatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta Euskal Herrian ekoitziak izatea.

Proiektuan, zuzendari profesionalak, amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta film labur bat grabatzeko abenturan murgildu direnak ere badaude. 26 film laburrek 126 minutuko pelikula bat osatu dute.

Euskal Harriaren ABDak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astean estreinatuko zen. Datorren ostiralean bigarren aldiz ikusi ahal izango da, Euskal Herri osoan.

euskalharriarenabdak.com