Igandeko hauteskundeetako emaitzak auzoz auzo

uriola.eus 2015ko abe. 22a, 09:51

Igandeko hauteskundeetako emaitzek zer esan handi eman dute. Bilboko datuei erreparatuta, Podemos indar handiz sartu da barruti guztietan, auzo gehienetan lehen indarra izatea lortuz, eta gainontzeko alderdien beherakada eraginez. Hala ere, EAJk lehen postuari eutsi dio 52.690 boto eskuratuta (%27,29); 2011an baino 7.000 bozka gutxiago lortu ditu parte hartzeak gora egin duen arren. 

1. Barrutia

Lehenengo barruti honetan, orokorrean alderdi guztiek beherakada izan dute botoei begira. Azpimarratzekoa da Elorrietan, Podemosek lehen indarra kendu izana EAJri; Arangoitin PSOEri, 770 bozka eskuratuta; eta San Inazion ere garaile ateratzea 2.036rekin. EH Bildu lehen indarra da oraindik ere Deustuibarran; eta EAJ Deustun zein Ibarrekolandan.

2. Barrutia

Bigarren barrutian EAJ eta Podemos izan dira garaile argiak. Kasu honetan ere, Podemosen sarrerarekin ohiko alderdiek indar handia galdu dute. Besteak beste, aipatzekoa da Podemos lehen indarra izan dela Arabellan; Uribarrin eta Lorurin PPri postua kenduz. Uribarrin gainera, PSOEk 869 boto galdu ditu.

Bestalde, EAJk lehen indarra mantendu du Castaños, Matiko eta Zurbaranen.

3. Barrutia

Otxarkoagan zein Txurdinagan Podemosek lortu du lehen indarra; lehenegoan PSOEri aurrea hartuz eta bigarrenean EAJri. Agerian geratzen da hemen ere, alderdi honek gainontzekoei indar asko kendu diela.

 4. Barrutia

Laugarren barrutian, Begoñan, EAJk lehen indarra mantendu du aldaketa gutxirekin. Aldiz, Boluetan 1.030 bozkarekin Podemos izan da garaile EAJ eta PSOEri aurrea hartuz. Santutxun, alderdi guztiek izandako beherakada azpimarratzekoa da. 2011ko datuekin alderatuta, EAJ lehen indarra izan da baina 705 boto gutxiagorekin; Podemos bigarren postuan jarri da 4.334rekin; PSOE 1.788 bozka galduta hirugarren postuan kokatu da; PP laugarrenean 1192 gutxiagorekin; eta EH Bildu bostgarren 913 boto galduta.

5. Barrutia

Iturralden izan ezik (EAJ lehen indarra), bostgarren barrutiko auzo guztietan atera da garaile Podemos; gainontzeko alderdien beherakada nabaria agerian utzita. Abusun, Atxurin, Buian, Miribillan, San Adrianen, San Frantziskon, Solokoetxen, Zabala eta Zazpi Kaleetan, EAJk eskuratu du bigarren indarra eta EH Bilduk lortu du bigarren postua Bilbo Zaharrean. Aipatzekoa da ere koalizio soberanista lehen postutik hirugarrenera egin duela San Frantziskon zein Zazpi kaleetan; azkenengo honetan 218 boto gutxiago eskuratuta.

6. Barrutia

Abandon PPk lehenego indarra galdu du, 2011ko datuekin alderatuta 1347 bozka gutxiago aterata. EAJ da garaile eta Podemos higurarren postuan geratu da 1.111 boto lortuta. Laugarren tokia Ciudadanosek eskuratu du PSOE eta EH Bilduri aurre eginez.

Indautxun EAJ izan da lehen indarra eta PP bigarrena. Auzo honetan Podemos 1959 botorekin hirugarren postuan jarri da ere eta Ciudadanosek 1103 bozka eskuratu ditu bostgarren indar bezala agertuz.

7. Barrutia

Barruti honetan ere, Podemos indartsu sartu da, Errekalden, Iralan, Iturrigorrin, Larraskitun eta Uretamendin lehen indarra eskuratuz. Bestalde, Ametzolan EAJk irabazi badu ere, Podemos 1.185 botorekin hirugarren geratu da. Aipatzekoa da ere, PSOEk galdutako indarra, izan ere, Larraskitun lehen indarra izatetik hirugarrenera pasa baita eta Iturrigorrin zein Uretamendin ere postu hori galdu baitu.

8. Barrutia

Altamiran 10 botogatik mantendu du EAJk lehen indarra Podemosen aurrean eta Basurtun era garaile atera da. Hemen PP hirugarren postura heldu da aurreko hauteskundeetan baino 641 bozka gutxiago lortuta; eta PSOE laugarrenera 672 galduz. Masustegin, Olabeagan eta Zorrotzan Podemos izan da irabazle eta aipatzeko da Masustegin PP lehen indar izatetik hirugarrenera pasatu dela eta Zorrotzan, PESOeri berdina gertatu zaiola. 

Grafikoak: EH Bildu