ETS, El Niño de Los Recaos eta DJ Bull gaur Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Kafe Antzokia 2016ko urt. 14a, 09:23

En Tol Sarmiento (E.T.S) taldea Iekoran -Arabar Errioxa- 2005. urtean sortutako euskal musika taldea da. Hirukote batek osatu zuen hasieran taldea eta Kaotiko, La Polla Records edota Kortatu taldeen tankerako punk-rock abestiak bertsionatzen hasi ziren. Hala ere hilabete gutxitara taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.

2008an sei kantez osatutako maketa-disko osatu zuten eta geroztik taldea handitu zen. 2012. urtean 'Hacia la Luna' diskoa grabatu zuten. Bi urte geroago, 2014. urtean 'Zure Mundua' izeneko hirugarren lana grabatu zuten. Urte honetan taldeak izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen. Azkenik, joan den urtean, 'Beldurrik ez', euren laugarren lana grabatu zuten.

Taldearen azken lan hau, diotenez bezala, "ikararik gabekoa da". Zazpi abestiko lana da eta laburragoa eta biziagoa izango da. Aurreko lanetan euskararekiko zuten hutsunea ere landu dutela aitortu dute eta rock-eroagoa dela ere esan dute.

Hortaz, gaur gaueko 21:00etan taldea guztiz doan entzuteko aukera izango dugu Kafe Antzokian. E.T.S taldeaz gain, El Niño de los Recaos eta Dj Bull ere entzun ahal izango ditugu Kafe Antzokiak eskeintzen digun ostegun honetan.