Gernikan 1913an bizitako istorioetako bat

uriola.eus 2016ko ots. 22a, 09:21

Guernica 1913, Sardo Irisarri zuzendari eta Rafael Herce egile duen antzezlana, Bilboko BBK aretoan taularatuko dute gaur arratsaldeko 20:00etan. Bertan, Dolma Romera, Jon Urbano, Vanesa Rodriguez, Rafa Herce eta Eduardo Pomba aktoreak lanean ikusteko aukera izango da.

Guernica 2013-k batik bat, klaseen arteko gatazka du mintzagai; lehen lantegia, lehen greba, lehen aldarrikapenak, agintariei lehen eskakizunak, lehen protestak, elizak eta fedeak inposatutako agintea zalantzan jarri zen lehen aldia... Horretarako Fermin Larragoicoa eta Justina Garateren etxean gertatzen den istorioan oinarritutzen da; greba luze baten azken eguna zen eta Esperanza y Unceta enpresak, Eibartik Gernikara mugitu zituen. Bertan hasten da senide hauen istorioa, eta aipatutakoaz gain, amodioz, gaztetasuna, lana eta emakumea gizartearen oinarri gaiak ere jorratzen dira. 

 

2013an, Gernica 1913 lanak antzerki garaikidearen sari nagusia jaso zuen eta  BBK Aretoan ikusteko aukera izango dugu arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 9 eurokoa izango da. Hala ere, Kutxabankeko txartelarekin %20ko deskontua izateko aukera izango da. 

Sarreren salmenta hemen: www.salabbk.es edota BBKren kutxazainetan.