PrivatBank banketxea Ukrainako populazioaren kontrako hilketen erantzule jo dute

uriola.eus 2016ko urtarrilaren 25a

Joan den larunbatean 30 bat antifaxista batu ziren Bilboko Kale Nagusian Ihor Kolomoiski "ukrainar oligarkaren jabetzakoa den" PrivatBank banketxeen kontrako kontzentrazioan. 

Kontzentrazioarekin Ihor Kolomoiskiren jarduera salatu du Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak. Banketxeko jabeak, Kolomoiskik, Ukrainako "hainbat paramilitar talde, guda-krimenen erantzule direnak (Azov, Aidar eta abar) finantzatu dituela", eta hortaz Donbassen "populazioaren kontrako hilketen erantzulea dela", adierazi du EH-Donbass komiteko kida.

PrivatBank ideologia "banderistaren" erantzuletzat jotzen du. Ukrainar zibilei “hildako errusiar bakoitzagatik 10.000 dolar” eskaini dizkie iragarkien bitartez, edota kreditu-txarteletan “Slava Ukrajini! Heroiam Slava!” bezalako leloak argitaratu ditu. "Heriotzaren banketxe honek, goi-oligarkiaren eta faxismoaren arteko sinbiosia ondo erakusten du". EH-Donbass komiteak salatu duenez, PrivatBank banketxeak Euskal Herrian egoitza izatea "lotsagarria eta deitoragarria" da.  

 

euskalherria-donbas.org

@EHDonbas