Inauteriak 2016

Ordu bi luzatuko du Bilboko Udalak ostalaritzako lokalak ixteko ordua aratusteetan

uriola.eus 2016ko ots. 2a, 10:57
Argazkia: Kantabria

Ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan ordu bi luzatuko da ostalaritzako lokalak ixteko ordua; hala eskatu dio eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak Udalari. 

Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, "eguneko lokalei" (bestelako ordutegia dute) eta terrazei izan ezik:

- Aratusteetan, otsailaren 4tik 9ra bitartean.

- Aste Santuan, martxoaren 24tik 28ra bitartean.

- Bilbao BBK Live, uztailaren 7an, 8an eta 9an.

- Aste Nagusian, abuztuaren 20tik 28ra bitartean (kasu honetan, ordutegiaren luzapena "eguneko lokalei" ere aplikatuko zaie).

- Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Era berean, Bilbon jaio-ospakizunak edo interes turistikodunak egiten direnean neurri hau aplikatu ahal izango du Udalak. 

Hortaz, aurtengo aratusteetan gehiago disfrutatu ahal izango ditugu tabernak.