Maiatzetik aurrera eskuratutako emaitza onei esker, Bilboko Metroak 87.535.815 bidaiarekin, %44ko gorakadarekin, balantze positiboarekin itxi du urtea. Iaz berriz, %0,16ko gorakada izan zen; hau da, 2014an baino 138.421 bidaia gehiago zenbatu dira 2015ean, eta iazko urte hasieran aurreikusitakoak baino 380.234 balioztatze gehiago egin dira.
2015 urteko besta datu adierazgarri batzuk
Urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, eta horren atzetik Indautxu.
Urria izan da balioztatze gutxien izan dituen hilabetea, 7.960.273 bidaiarekin.
Gehien erabili den ibilbidea Abando-Santutxu izan da, eta bigarren postuan, Casco Viejo-Santutxu.
Joan-etorri handieneko ordu-tarteei dagokienez, nabarmentzekoa da bidaia bolumen handiena eguerdiko puntako orduetan gertatzen dela, 14:00ak eta 15:00ak bitartean, baita goizeko orduetan ere, 8:30ak eta 9:30ak bitartean.
Bezeroen balorazioa
Oso baloraio positiboa egin diote Metroari garraio publiko gisa; bataz beste, 10etik 8 baino emaitza handiagoa jasota.
Kontsumitzailearen Asebetetzeari buruzko Stiga Indizearen arabera, bezeroek ondoen baloratutako enpresa izaten jarraitzen du Metro Bilbaok, 10etik hurrengoko puntuazioak jasoz: 8,9 irudian; 8,6 zerbitzuan; 8,5 fideltasunean; eta 8,9 preskripzioan.
Azkenik, OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeak estatu mailako garraio publikoari buruzko inkesta bat egin zuen joan den urtean. Horren ondorioztapena, orokorrean, Bilboko garraio publikoak eta, bereziki, Metro Bilbaok puntuazioarik onenak jasotzen dituztela.
Urtebeteko WIFIa
Libre eta doan eskaini da konexioa, Premium ere bai, 10 geltolkitan. Egunean bataz beste 11.646 sartze izan dira, eta 2015 urtea 3.111.906 konexiorekin amaitu da.