Udaleko baliabide eszenikoen zentroak tailertxoa antolatu du gaurko

uriola.eus 2016ko ots. 23a, 07:40

Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ikuskizunen eta ekitaldien errejidoretzako plangintzari eta prozesuei buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin eta Arte Eszenikoen Teknikarein Elkarte Profesionalarekin batera. 

Tailerra Burtsako Udaltegian emango da gaur, otsailak 23, asteartea, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era, eta beharrezkoa da aurretik izena eman izana. 

Fernando Cuadrado Plumaretak, Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos izeneko liburuaren egileak, emango du tailerra. Honek, batez ere, profesionalek aurrean duten lan-merkatuaren egoeran zentratuko da.  

Jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org helbidearen bitartez eman ahal izan da. Prezioa 18 eurokoa da; hala ere, ATAEko bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta Bilbaoeszenako erabiltzaileek 12. 

Tailertxoaren amaieran, 19:45etik aurrera, eta leku berean, Fernando Cuadradoren Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos liburuaren aurkezpena egingo da.

Azken ekitaldi honetarako sarrera guztiz librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.