Solea Morentek bere lehen diskoa aurkeztuko du arratsaldean

uriola.eus 2016ko ots. 19a, 08:00

Gaur, otsailaren 19an, ostirala, Solea Maorentek bere lehen diskoa, Tendrá que haber un camino izenekoa, aurkeztuko du Azkuna Zentroan. 

Los Planetas, Lagartija Nick, Lori Meyers eta Pajaro Jack taldeetan parte hartu ondoren; Estrella ahizpa zaharrarekin, Jose Enrique neba txikiarekin eta ama Aurorarekin lankidetzan ibili eta gero; eta Enrique bere aitaren oinordetza neurrigabea hartuta, diskoa ateratzeko unea iritsi zaio Solea Morenteri. Diskoaren grabazioan jende ugari eta askotarikoa izan du inguruan eta hori isladatu nahi izan du Tendra que haber un camino diskoan.

Orain arte, rocka eta flamenkoa nahastu ditu Solea Morentek; bidegurutzean jaioa baita artista, batekoa zein bestekoa izanda. 

Disko honetan Antonio Arias, baxua; Floren Muñoz, gitarra; Edu Spin, gitarra flamenkoa; Mafo, bateria; JJ Machica, teklatua; eta Miguel Martin, gitarra batu dira Solea laguntzeko asmoz eta diska anitza egiteko helburuarekin. 

Tendra que haber un camino diskoa, abeslearen lehen lana, Azkuna Zentroan aurkeztuko dute gaur, otsailak 19, 21:00etan. Sarrera 12 eurokoa da txartelik gabe eta 10 eurokoa Azkuna Zentroko txartelarekin. Sarrera erosteko jo Azkuna Zentroaren webgunera: www.azkunazentroa.com