EAEko araudia jarraitzen duen EIT izeneko ikuskaritza teknikoa egin behar dute hurrengo eraikin hauek:
- Bizitegirako erabilitakoak 50 urte baino gehiagoko antzinatsauna dutenan.
- Zaintzeko lanetarako, irisgarritasun unibertsalerako edo eraginkortasun energikorako, EAEko laguntza publikoak eskatzen dituzten titularren eraikinak, eskaera hori egin baino lehen eta antzinatasuna edo adierazitako epea kontuan hartu gabe.
EIT eta eraikina osatzen duten elementuen egoera orokorrari buruzko azalpena jaso beharko dute eraikineko jabeek. Horrekin bat, nolako premia duten ere adierazi beharko dute.
Gainera, agiri hori eraikinaren irisgarritasunari buruzko txostena eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ziurtagiria erantsi behar dira, betiere goi mailako arkitektoek edo arkitekto teknikoek egindakoak.
Azkenik, EIT Bilboko Udaletxean aurkeztu behar da, eta herri-erakunde honek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailera igorriko du. Dokumentua aurkezteko egutegia www.bilbao.eus webgunean eskegi du Bilboko Udalak.
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren ondoriozko betebeharren artean berehalakotzak oso premiazkotzat jotzen diren obra guztiak burutzea da. Horretarako, dagokion lizentzia edo baimena eskatu eta egindakoan akatsak zuzentzeari buruzko ziurtagiria auzketu behar izango da, horrela lana ondo amaitu dela bermatzeko.
Guzti honi aurre egiteko laguntzak Bilboko Udalak egiturazko elementuak konpontzeko lanak egiteko eta etxebizitza-eraikinetan arkitekturazko mugak kentzeko dirulaguntzekin hornituko dira. Gainera, aipatzeko da obra horiek udal tasa murriztu dutela. Surbisak ere dirulaguntzak ematen ditu. Bestetik, EITren ondoriozko lanetarako onura fiskalak eta dirulaguntzak jaso daitezke, Eusko Jaurlaritzaren babespean egindako zaharberritzeko lanak direnean.
Informazio gehiago nahi izanez gero hona hemen webgunea: www.etxebide.euskadi.net