Zulueta eta Enparantzaren isolamendua eteteko elkarretaratzea deitu dute gaurko

uriola.eus 2016ko mar. 10a, 09:02

Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren egoitza aurrean egitekoa zen elkarretaratzea Etxebarrieta plazara leku aldatu du Sortu alderdiak. Bertan salatuko dute Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen isolamendu egoera. 

Bi urte daramatza Arantza Zulueta abokatu bilbotarrak isolamenduan preso; lehenegoz Puerto de Santamariako espetxean egon zen eta egun Estremerakoan dago. Beti ere presondegiko 'sarreretan', isolamenduko galerian. Eguneko 24 orduak bakarrik emate ditu; kartzelako funtzionarioekin eta janaria eramaten dion preso sozialarekin baino ez du harremanik.

Isolamendu egoera "guztiz legez kanpokoa" da Arantzaren lagun taldeak hainbat aldiz salatu duenez, baina isolamendutik ateratzea ez da kartzelako zuzendariaren esku dagoen erabakia, "Madrileko agindua da". Bai Arantza bai Jon Enparantza "arriskutsuak ei dira Estatuarentzat EPPK-ko bitartekaritzat jotzen dituztelako". Jarrera horrek, baina, "gatazka konpontzeko Estatuak duen borondate eskasa baino ez du adierazten".

2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten Arantza Zulueta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Orduan atxilotuetako zortzi lagunetatik bi baino ez daude egun kartzelan, Arantza eta Jon Enparantza, biak abokatuak. "Bakartutik eta neurri berezien pean" daude biak, "antzeko" egoeran. 

Iazko abuztuan Zuluetak bizi duen isolamendua eteteko bere lagun eta senideek salaketa jarri zuten Bilboko Instrukzio epaitegian. 

Elkarretaratzea

Eloy Velascok, Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio epaitegiko magistratuak, bi abokatuak atxilotzeko agindua eman zuen epaileak, Bizkaiko Abokatuen Bazkunean (Mazarredo zumarkalea 17) egingo den Bizkaiko Legelarien I.Kongresuan parte hartuko du. Hitzorduagatik eta bi abokatuak isomanedutik ateratzea exijitzeko deitu du elkarretaratzea Sortuk.

[2015-08-25] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko protesta egingo dute Bilbon

[2015-05-08] Zulueta eta Iragi presoei ezarritako isolamendua salatuko dute Alde Zaharreko auzotarrek