Bilboaldeko bertsolari gazteak txapeldun

uriola.eus 2016ko mar. 21a, 09:19

Hamaika puntuko aldearekin gailendu da Bilboaldeko taldea joan den ostiralean Kafe Antzokian jokatutako XXIV. Bertsolari gazteen BBK sariketako finalean.

Ander Anakabe, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Txaber Ormazabal, Andere Molinuevo eta Peio Molinuevok osatu dute Bilboaldeko (Hego Uribe) taldea. 404 puntu eta txapela eskuratu duen taldea, hain zuzen ere. 

Aurrez aurre izan dute Bustuarialdeko taldea. 393 punturekin amaitu duen taldea. 

Txapelketan parte hartu duten guztiek diru kopuru bana eta egiaztagiria jaso dute. Gainera, epaimahaiak sari berezia eman dio bizkaiera onena erabili duen Busturialdeko Lurdes Ondaro Malleari.

Saioa giro ezin hobean joan da. Aurkezlea Itxaro Juaristi Olaetxea izan da, eta epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, Jurgi Fuentes Goikoetxea aritu da.

XXIV. Bertsolari Gazteen BBK sariketa

Otsailaren 17an hasi zen Igorren, eta ostiralean amaitu zen Bilbon jokatutako finalarekin. Tartean, lau kanporaketa eta bi finalaurreko izan dira, eta zortzi eskualdek parte hartu dute: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe (Bilboaldea), Enkarterri-Ezkerraldea, Lea-Artibai eta Uribe Kosta.

Gai-jartzaile taldea osatu dutenak, hurrengoak izan dira: Eneko Arrate, Eneritz Zengotitabengoa, Itxaro Juaristi, Magali Caballero, Nahia Arrese eta Olatz Larrinaga.

 

[2016-03-18] Bilboaldeko bertsolari gazteak Busturialdekoen aurka lehiatuko dira gaur finalean

[2016-03-08] Hego Uribeko taldea BBK Bertso Sariketako finalerako sailkatu da

[2016-02-16] Zortzi talde egongo dira Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketan