Bilbao BBK Live 2016

Euskeria Koralak BBK Liveko artisten kantuak interpretatuko ditu arratsaldean

uriola.eus 2016ko uzt. 5a, 08:30

Bilbao BBK Livearekin batera, Bilbao BBK Live Bereziak ekitaldia Bilbora jaitsiko da zenbait kontzertu, tailer eta jarduera eskaintzeko asmoz. Gaur, uztailak 5, Euskeria abesbatzak K-Bandarekin batera festibalera azken 10 urtetan etorritako taldeen kantuak interpretatuko ditu. 

La Coral de Bilbao Meets Bilbao BBK Live deituriko emanaldi eskainiko du gaur Campos Eliseos antzokian. Bertan, Bilbao BBK Live festibalean parte hartu duten taldeen kantuak abesbatz formatura moldatuta abestuko dituzte, Bilboko Elkarte Koralak babestua. Besteak beste, Arcade Fire, Pixies, Foals, Metallica edota Depeche Moderen abestiak interpretatuko dituzte.

Urtero egiten den ekitaldi honetan, aurtengo edizioan Urko Sangroniz arituko koralaren zuzendari lanetan. Berak gidatuko ditu Euskeria abesbatza eta K-Banda. Helburu nagusia Kobetamendin bizi den giroa hirira jaistea izango da festibalak irauten dituen hiru egunetan. 

www.teatrocampos.com