Elkarretaratzeak: 'Hilketa matxista gehiagorik ez'

bertonaldizkaria 2016ko uzt. 27a, 08:47

Emakumeok Bidean plataformako kideek, tartean Zubietxe elkarteak, hilketa matxistak salatzeko hilean behin (hileko azken ostegunetan) antolatzen dituzten elkarretaratzeetan parte hartzeko deia zabaldu dute. 

Hitzordua uztailaren 28an izango da, osteguna, Bilboko lau lekutan. Abusun (09:15ean) Juan Delmas ikastetxean; Arriaga plazan (13:00etan); Deustun San Felicisimo plazan (13:00etan); eta Indautxu plazan (13:00etan). 15 minutuko iraupena dute elkarretaratzeek. 

#NiUnaMasNiUnaMenos 

[2016-05-26] Hileko azken ostegunetan indarkeria matxista salatuko dute Bilboko hainbat lekutan