Aste Nagusia 2016

Hirugarren urtez arrain usaina nagusituko da Areatzan Aste Nagusiko sukaldaritza lehiaketan

uriola.eus 2016ko abu. 16a, 16:04

Bilboko Konpartsakek, Makilako Kofradiak eta hainbat sukaldarik aurtengo Aste Nagusiko Sukaldaritza Txapelketa aurkeztu dute goizean Erriberako merkatuan. Bertan eman dute jakitera, Kepa Freirek, lehiaketako zuzendariak lelukoa pasako diola Pedro Prietori eta aurtengo Arenaleko Koilara Handiaren saria eman diote Hazi Fundazioak. 

"Lan gogorra eginda", 1978. urtetik "gure sustraiekin batera hazten joan den txapelketa izan da sukaldaritzakoa" azaldu dute konpartsek; eta arrakasta horrek izen bat duela adiera dute: Kepa Freire. Bera izan da azken 26 urteetako zuzendaria eta egun ezaguna den Sukaldaritza Txapelketa bera gabe ez litzatekela berdina izango gogora ekarri dute. Hala ere, Freirek lekukoa pasatzea erabaki du nahita lehiaketan "saltseoan" jarraituko duela argi daukaten. Agerraldian, Pedro Prietori pasa dio makila, bera izango baita bere ondorengoa.

Prentsaurrekoan ere aurtengo Arenaleko Koilara Handiaren saria banatu dute; III. Koilara Handia jaso du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea den Bittor Orozek Eusko Labelen eta Hazi Fundazioaren izenean. 

Mahaigainera ekarri dute ere Arrain Fish Festivalen hirugarren edizioa izango dela aurtengoa eta BKAFF honen barruan 'Euskal Txiki Masterrek' indar handia eskuratu duela "izarra bihurtu";  beraz, aurten bide berdinari jarraituko diote: astelehenean gula eta otarrainska entsalada prestatuko dute umeek; asteazkenean pintxoak Ibarrako piparra, antxoa eta euskolabel arrautzekin; eta ostiralean kokotxak kazolan. 

Filosofia honen pean eta kalean munduan egiten den lehiaketa bakarra da Arrain Fish Festival. 4 egunetan zehar arraina kalean sukaldatuko dute herritarrek berriro ere; txipiak bere saltsan, marmitakoa, makailaoa bizkaitar erara eta makailaoa pil pil saltsan. 

Honekin batera urtero bezala arrautzopila eta buztana ere sukaldatuko dituzte Areatzan. Eta eusko labeleko produktu biren dastaketa egongo da lehen igandean eta bigarren larunbatean, Athletikeko Peñen Taldearekin. 

Guzti honen aurrean, dei zabala luzatu diete herritarrei Areatza betetzeko eta iazko 1000 arrautzopilen marka gainditzeko.