Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden gida eta hezitzaileek zerbitzuaren subrogazioa eta lan-baldintzak hobetzea eskatu dute beste behin. Abuztuaren 29an langileek bilera izan zuten museoko arduradunekin, baina "ezin izan da akordiorik lortu". Guggenheim Museoak ez du eskaintzen jarraikortasunerako "inolako bermerik" eskaini lizitazio pleguetan subrogazioa sartu ez duelako. Hau dela eta, irailaren 5etik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki dute.
Guggenheim Museoko hezitzaileen oharra:
"Guggenheim Museoko hezitzaileak kalera atera gaur inoiz baino indar gehiagorekin azken urteotan pairatzen ari garen laneko prekarietate eta ezegonkortasun egoera salatzeko. Gaur gainera, gure ahobatezko ezezkoa luzatu nahi diogu Guggenheim Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko udalak hartu duten aldebakarreko erabakiari. Honen arabera, hilabeteko epean egun dauden 19 lanpostu suntsituko dituzte (duela 5 urtetik daudenak zerbitzu kontsolidatu eta jarraitu moduan), lan-baldintzentan inolako hobekuntzarik planteatu gabe. Era berean, datorren irailaren 5etik aurrera greba mugagabea hasiko dugula jakinarazten dizuegu.
Hezkuntza eta Interprestazio Zaileko Zuzendari Marta Arzak, zerbitzuon arduradun zuzena, eta Garbiñe Urrutikoetxea Giza Baliabideetako Zuzendariak jakinarazi dute Museoaren Zuzendaritzak erabat babesten duela aipatu neurria, eta larriagoa dena, euskal instituzioek ere bai. Sinesgaitza, kontuan hartzen badugu hauek inongo momentutan ez dutelako onartu ez langile ez hauen ordezkaritza sindikalarekin komunikatzerik.
Hezkuntza eta Interpretazio Sailak aukeratu gintuen langileok, kalitate, bikaintasun, polibalentzia, libre egote, esperientzia, titulazio, proiektuarekiko lotura, etab.eko irizipideak erabiliz. Geu gara Museoaren aurpegia jarduera hezitzaileetan. Azken urtean soilik jatorri ezberdinetako 200.000 bisitariri eman diegu arreta modu jarraituan. Proiektu berritzaile eta kontsolidatu baten parte gara, Juan Ignacio Vidarteren arabera. Langabeziara kondenatzen gaituzte irailaren 30etik aurrera, 5 urtetako zerbitzu jarraituen ondoren, ez aintzinatasun ez kaleratzerik gabe. Guzti hori duintasuna eskatzeagatik.
Trukean, egun osoko hiru lanpostu sortuko dira kontratazio zuzenaren bidez, Campo Ochandiano enpresaren bidez egingo den hautaketa prozesu batean. Patronatuko instituzioekin oso lotuta dago enpresa hau. Hautaketa prozesu honetan egungo hezitzaileok ez dugu parte hartzerik izango.
Ebazpen hau guztiz inkoherentea da Museoak eskaintzen dituen zerbitzu eta bikaintasunarekin, ezinezkoa baita Hezkuntza Saileko lan-karga hiru langilerekin eta beste profesional batzuen lankidetzarekin soilik estaltzea, ondorioz, kanpo kontratazioaren bidez kontratatuko dira aldarrikapenaren aurretik funtsezkotzat eta orain baztertzeko modukotzat jotzen diren zerbitzuak garatzeko beharrezko diren profesionalak. Horrek egungo prekarietatea larrituko du.
19 lanpostu suntsitu dituen erabaki hau, gure instituzio kulturalak zuzentzen dituztenen egiteko moduaren isla zuzena da, eta geureak diogu, guztion artean finantziatu ditugulako eta finantziatzen ditugulako.
Guggenheim Bilbao eta bere Patronatuak bikaintasun, kalitate, motore ekonomiko, jendarekiko harreman, erantzunkizun sozial edo modernotasunaren adibidez izan nahi dute. Instituzioek, museoa Bizkaiko ekonomia indartzeko tresna moduan saldu zutenek, ez diete jaramonik egiten langile hauen lan-baldintzei, azken urteotan soldata eta baldintza prekarioak onartuz. Eta orain, lanpostuak amortizatzea eta zerbitzuaren kalitatea kaltetzea babesten dute.
Hala ere, euren kudeaketaren kalitatea agerian geratzen da eta negargarri, laneko duintasuneko gutxieneko batzuen aldeko aldarrikapen baten aurrean (subrogazioa eta kategoria profesionalaren araberako soldata) hartzen den neurri bakarra, egungo hezitzaileen lantaldea kaleratzea denean.
Gainera, nabarmendu nahi dugu hezitzaileen artean, duela bi hilabetetik hona, larriki gaixorik dagoen lankide bat dela. Museoko inor ez da berarekin harremanetan jarri, ezta bere kontratuaren amaiera jakinarazteko ere.
Hezitzaileok ez dugu amore ematen, Patronatuko kideei, Juan Maria Aburto, Unai Rementeria, Iñigo Urkullu eta Juan Ignacio Vidarteri exijitzen diegu eta exijitzen jarraituko dugu enpleguaren suntsipen masiboaren aurrean alternatiba bat aurkeztea, Guggenheim Bilbao Museoan oinarrizkoa beharko lukeen duintasun kultural eta lanekoa kontuan hartuko duela. Egindako proposamenak badauka alde on bat, zerbitzuak kanporatzea ezabatzen du museoaren beraren lantaldeak integratuz, baina onartezina da langile guztiak kontuan ez hartzea. Horixe da gure aldarrikapena, lanpostu guztiei baldintza duinetan eustea.
Ez dugu amore ematen, ez dugu batzuen zein besteen turkoburu izatea onartzen, eta jarraituko dugu laneko prekarietatea, ezegonkortasuna eta guztionak diren instituzio batzuek kudeaketa txarra salatzen, eta guztientzat lan duina izateko dugun gure eskubidea defendatzen".