Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak mobilizazio eguna antolatu dute azaroaren 5erako, larunbata. 'Herriek erabaki. Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos' leloarekin, bi gizarte eragileek dei egin diete herritarrei "kalera atera eta merkataritza librea bultzatu nahi duen hitzarmenen aurka mobilizatzeko".
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eta TTIP/CETA Ez plataformako ordezkariek azpimarratu dutenez, "ezinbestekoa" da gisa honetako nazioarteko merkataritza itunak baztertzea, "euren helburu bakarra finantza kapitala eta multinazionalak babestea delako, beti ere ingurugiroaren, pertsonen eskubideen eta herrien kaltetan". Gainera, "gure lurra" eta "eskubideak" defendatzeko aldarria luzatzen dute antolatzaileek.
Mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira.
Bilbon, 13:00etan kalejira Unamuno plazatik hasiko da eta 17:30ean manifestazioa, Plaza Eliptikotik.